GIZADIBERRI
Orue Fundazioaren GIZADIBERRI komunikazio-proiektuak eta HelpAge-k elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida aurkeztu dugu gaur, irailak 26, Donostian egin den Adinkeria Komunikabideetan jardunaldiaren baitan.
Gidaren helburua nagusia adinkeriari aurre egiten lagunduko dioten komunikaziorako gakoak eskaintzea da, eta, batik bat, komunikazio arloko profesionalei zuzenduta dagoen arren, oro har, gizarte osoari baliagarri zaizkion gomendioak jasotzen ditu gidak.
Gida Helpage Españak idatzi zuen 2023an, eta GIZADIBERRIk euskaratu du.
Alberto Infante, Helpage Españako idazkari orokorraren esanetan, adinkeriari aurre egiteko egoki erabili beharreko hizkuntzatik haratago, gidak adinekoenganako eta zahartzaroarekiko gizarteak duen begirada, jarrerak aldatu, eta, batez ere, estereotipoak desagerraraztea du helburu.
Ainara Arregik, Gizadiberriren izenean, adierazi du gidak agerian uzten duela zahartzaroari buruzko egungo narratiba aldatzeko beharra, eta, ildo horretan, azaldu du, "komunikabideek adineko pertsonak talde uniforme gisa tratatu ohi dituztela, sarritan, termino paternalistak erabiliz, hala nola, gure adinekoak 'edo horiei guztiei aitona-amona gisa erreferentzia eginez', eta horrek haien aniztasuna ezabatu eta haien indibidualtasun fisikoa minimizatzen duela. Arregik gaineratu du, gidan zehazten denez, ezinbestekoa dela adinekoei ahotsa ematea: "Maizegi kentzen zaie adierazteko aukera, beste batzuei beren ordez hitz egiten utziz, eta horrek jarrera paternalistak betikotzen ditu. Gidak azpimarratzen duenez, funtsezkoa da komunikabideek praktika horiek saihestea eta adinekoek beren ikuspegi eta esperientziak partekatzea ahalbidetzea ".
Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak adierazi duenez, bizi-itxaropenak gora egin duen heinean, duintasunez eta autonomiaz zahartzeko nahiak ere gora egin du: "Hala ere, zahartzaroak gizartean duen irudia askotan negatibo da, estereotipatua izaten jarraitzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, gida honetan egindako lankidetzaren bidez, adinkeriaren inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi du, bai eta komunikabide, pertsona eta erakunde interesdunei pertzepzio oker horiek zuzentzeko beharrezko tresnak eskaini ere".
Bestalde, Rakel San Sebastian, Adinberriko Zuzendariak eta Elena del Barrio, Matia Fundazioko Zuzendarikideak eta ikertzaileak izandako solasaldian, biek ala biek, azpimarratu dute adinkeriari aurre egiteko, ezinbestekoa dela belaunaldi arteko harremana sendotzea. Ildo horretan, San Sebastianek azpimarratu du Adinberri eta Gipuzkoako Foru Aldundia iada elkarlanean ari direla Donostian, Legazpin eta Arrasaten, hainbat proiekturen bidez, belaunaldien arteko topaketa, esperimentaziorako eta lankidetzarako gune irekiak sortuz.
Elena del Barriok komunikabideei eskatu die adinkeriari aurre egiteko lanean has daitezela, irudia edozein formatutan zabaltzeko ezinbesteko tresna direlako. Horien bidez, inguratzen gaituen errealitateari buruz transmititu, irakatsi, informatu, iritziak sortu eta abar egiten dira. Telebista, prentsa eta Internet komunikabide masiboak dira, eta herritar guztiengan dute eragina. Edadismoari aurre egiteko ezinbesteko helburua da ingurune horietan zahartzaroaren irudikapen erreal eta positiboak sustatzea.
Azkenik, Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoko presidenteak azaldu du, adinkeria gizartean oso onartuta dagoen bazterketa dela, eta oharkabean ematen dena bai erakundeen aldetik, bai gizartean oro har, eta, baita, adineko pertsonen aldetik ere, eta, gizarteko gainerako arazoetan gertatzen den bezala, bazterketa honi konponbidea emateko, belaunaldi arteko harremanak sendotzearen beharra azpimarratu du.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.