es
eu

Felix Zubia: "Pandemiaren komunikazio politika argiago bat egitea komeni da"

Saioa Baleztena

Koronabirusaren pandemia lehen lerroan bizitu du Donostia ospitaleko ZIUko mediku Felix Zubiak. 2020ko Rikardo Arregi saria irabazi du Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioan COVID19aren gainean egindako dibulgazio lanagatik. Mediku mantala eta mikrofonoa alde batera utzi eta GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu.

Mediku bat kazetaritza sarian. Zer nolako garrantzia du sari honek zuretzat?

Alde batetik, finalista ginela jakiteak harridura, ni ez naizelako kazetaria, dibulgazioa egiten duten medikua baizik. Bestetik, poza, 7 urte baino gehiago direlako "Osasun Etxea" irratsaioa egiten, eta ibilbide osoa saritzen duela uste dudalako. Nire helburua osasunari buruzko ezagutza zabaltzea zen, zerbitzu publikoa eskaintzea euskara txukunean, eta lortu dugula uste dut.

Igandero aritzen zara zuzenean. Zenbaterainoko garrantzitsua du dibulgazio zientifikoak pandemia honetan?

Izugarria. Pandemia honek gain-informazioa ere ekarri du, berri asko daude egunero, eta zaila da garrantzitsua zer den jakitea, edo datuen erauntsi horretatik mezu garbi bat ateratzea.

ZIUko medikua zara eta koronabirusaren aurpegi gogorrena ezagutu duzu zure azalean. Zer moduz zaude?

Nekatua, buruz, batez ere. urte bete da gaixoak artatzen hasi ginela, kasu asko dauzkagu, eta sufrimendu handia ikustea tokatu zaigu. Era berean, egindako lanaz oso harro nago. 

COVID-19ak gogorren zigortu al ditu ahulenak?

Bai, neurri batean. Inor ez dago birus baten eraginetik libre, eta beraz, ustez indartsu zirenak ere zigortu ditu. Egia da, ordea, adinekoak eta gaixo kronikoak gehiago erasaten dituela, edo etxe batean pertsona asko bizi badira, errazagoa dela kutsatzea, eta alde horretatik baiezkoa eman beharko litzateke.

Zer deritzozu erakunde publikoek Euskal Herrian pandemiaz egin duten kudeaketaz?

Denon moduan, ahal dutena egin dutela ulertu behar dugu. Martxoa-apirilean guztiok ezustean harrapatu gintuen gaitzak, eta emergentziazko erantzun bat eman zen. Ondorenean, udan, gehiegizko baikortasuna eman zen, eta kontsumoa eta mugikortasuna bultzatuz. Eta, udazkenean, bigarren olatuan, bi arazo nagusi ikusten ditut: batetik, neurriak gogortzea kosta egiten dela, eta bestetik, komunikazio politika argiago bat egitea komeniko litzatekeela.

Amaitu aurretik, nola ikusten dituzu Euskadiko gizarte zerbitzuak?

Nik ezagutzen ditudan neurrian, nahiko ondo lan egiten dutela uste dut. Udaletxeetan lan oso handia egiten dutela iruditzen zait. 

Zer falta zaie eta zertan bereizten dira?

Gure alorretik begiratuta, osasun zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea komeniko litzateke, berezitako bi erakunde izan ez daitezen. Borondatea bada, baina kosta egiten da…

Kazetaritza

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Iritzia

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin

En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.