Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.
ldo horretan, eta kontuan hartuta gaixotasunak zuzenean edo zeharka eragiten dien biztanleria-sektoreak eta gaixotasunaren konplexutasuna, "OMSek dementziari osasun publikoak ematen dion erantzunari buruzko munduko ekintza-planak" (2017ko maiatzaren 29an onartua) estatuei eskatzen die politika, estrategia, plan edo esparru nazionalak izan ditzatela osasun publikoaren lehentasun horri heltzeko. Eta hori guztia osasun publikoaren ikuspegitik, non, Gobernuaz gain, agente interesdun guztiek parte hartuko duten.
2016an, CEAFAn gauden senideen kolektiboaren eskariari erantzunez, IMSERSOren Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez, Dementzien Estatuko Taldea (GED) eratu zen, Alzheimerraren munduan jarduten dugun hainbat eragilez osatua; haren helburuetako bat Alzheimerraren Plan Nazionala egitea da.
2019ko apirilean, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko ministroak GEDek aurkeztutako 2019-2023 Alzheimerraren Plan Nazionalaren ildo nagusien berri eman zion Mi nistroen Kon tsei luari. Plan horretan, gaixotasuna ren diagnostikoa eta gaixotasunok zaintzen dituzten per tsonen eta haien senideen arreta hobetzeko zeharkako helburuak eta neurriak jasotzen dira, eta lau jardueraardatz ezartzen dira:
Hilabeteak igaro dira, eta oraindik ez dugu aurrerabiderik ikusi nahi eta behar den Plan Nazionalean.
Alzheimerrari edo beste dementzia batzuei modu integralean heltzea itxaroten gauden bitartean, funtsezkoa da Familien Elkarte (AFA) bakoitzak Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen ondorioak sufritzen dituzten pertsonen bizi-kalitatearen defentsa indartzea. Horretarako, gure kudeaketa-modua birziklatu behar dugu. Beharrezkoa da gure kudeaketa hobetzeko jarrera etengabea izatea, gizartearen eskariari erantzungo dioten ekimenak bultzatuz, betiere pertsonen arretarako gune gisa ikusiz eta, aldi berean, kideengan ilusioa sortuz, aurrera egin ahal izateko funtsezkoa eta beharrezkoa den alderdi bat. Eskaintzen ditugun zerbitzuak alde batera utzi gabe, gizarte mugimendu bat bultzatzeko gai izan behar dugu, dementziak dakarren guztiaren errealitatea eraldatzeko gai izango dena, beste eragile batzuekin elkarreraginean, gure ezagutzak eta esperientziak ekarriz, Alzheimerrari eta beste dementzia batzuei modu integralean heltzeko.
Dementziarekin solidarioagoa den gizarte baterantz aurrera egitea, Alzheimerrak eta beste dementzia batzuek dakarten guztiari modu integralean heltzeko urratsak emanez.
Adinkeria saihestea helburu duen hitzarmena
Goiena
Goiena Komunikazio Taldeak akordioa hitzartu du Gizadiberri programako arduradun direnekin, adinkeriaren inguruko kontzientzia pizteko: langileekin ikastaro bat egingo dute, eta hor jasotzen dutena helaraztea izango da euren lana landutako edukietan.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.