es
eu

Ez inor atzean utzi

Gotzone Olarra

COVID-19k eragindako krisi ekonomiko eta sozialak bazena baino jende gehiago utzi du baztertuta, espainiar Estatuan, eta mundu osoan. Pandemiaren ondorio suntsitzaileak gure mugetatik haratago doaz, pobrezia eta desberdintasunari dagokionez. Munduko Bankuak ohartarazi zuen, pobrezia larriak gora egingo zuela lehenengoz azken 20 urteetan. 115 milioi pertsona inguruk jasan dezake aurten. Zenbakiok argiro azaltzen dute milioika pertsonak ezin izan diela COVID-19ren ondorio ekonomikoei aurre egin, pobrezian harrapatuta utzi dituen azken hamarkadetako politika ekonomikoen ondorioz.

Pertsona ahulenengan jarri behar dugu arreta, gehien sufritzen ari direnengan. Krisi sozio ekonomikoaren ondorioak leundu, bai hemen, bai gure mugetatik kanpo, inor atzean gera ez dadin. Premiazkoa eta beharrezkoa da. Ikusten ari gara nola azaleratu den pobrezia Espainian; 2016tik ari gara lanean 13 elkarte ezagunekin 25.000 pertsonarengana helduz zuzenean eta beste 80.000engana zeharka. Koronabirusaren eraginak bultzatu gaitu erantzuna zabaltzera, 21 hiritako beste 29 elkarte gehiagorekin lan egitera, oinarrizkoak eta premiazkoak diren beharrei erantzuteko. Larrialdi programa honi esker, oraingoz 70.000 pertsonarengana iritsi ahal izan gara. Bertoko elkarteen lan nekaezinak egin du posible. Espainian, pandemiaren ondorio sozioekonomikoek 1,1 milioi pertsona gehiago pobretu dezakete, neurri gehiago hartzen ez bada, iragan urrian argitaratu genituen aurreikuspenetan azaldu bezala. Gorakada honek 10,9 milioi pertsonaraino egin dezake, Covid-19 aurreko % 20,7 pertsonatik, koronabirusaren ondorengo % 23,07 pertsonara. Politika publikoak izan behar dira desberdintasunei aurre egiteko defentsa nagusia. Izaten ari dira krisian zehar lan arloan, ekonomi arloan eta gizarte babesaren arloan hartutako neurrien bitartez, eta izaten jarraitu behar dute pandemia bukatutakoan.

Bestalde, gure mugetatik kanpo, Latinoamerika eta Karibeko lurraldea COVID-19aren epizentro bilakatu da udatik hona. Kutsadura eta zabalpen datuak Estatu Batuetakoak eta Europakoak baino handiagoak dira, nahiz konfinamendu eta distantzia arauak oso gogorrak izan. Ondorioz, krisiaren ardatz ere bihurtu da. Populazioaren erdiak, egunero irabazi behar du jatekoa, ekonomia informaleko lanetan; kutsatu ala gosez hil aukeratu behar izan du. Konfinamenduan aurrezki apurrak agortu zaizkio, eta, zerbitzu publikoek, ez dute bermerik eskaintzen.

Hori gutxi balitz, Erdialdeko Ameriketako herrialdeak bi urakanek jo ditu jarraian, 11 milioi pertsona kaltetuz. Aldaketa klimatikoak eragindako lehorte amaigabeak, 3,5 milioi pertsonari eragindako desnutrizioa areagotu egingo du, nekazal lurrak ureztatu ondoren. Gure kalkuluen arabera, % 120 igoko da janari eskasdunen kopurua. Koronabirusak ez du mesederik egiten egoera honetan: aterpeetan pilatuta, kutsatzeko arrisku handia dago. Batzuk nahiago dute izarpean lo egin. Beste eraginik ere badu koronabirusak, komunikabideei ez zaie axola han gertatzen ari dena, Covidek berak betetzen ditu orrialdeak eta minutuak ikusi besterik ez dago. Arretarik jarri ezean, laguntzarik ezin zaie iritsi.

Munduko beste hainbat lekutan, Covid-19 gosea larriagotzen ari da. Urte amaieran, 12.000 pertsona hil daiteke egunero koronabirusak eragindako gosez, gaixotasunak berak hilko dituenak baino gehiago. Gosez zirenak eta pandemiaren ondorioz okerren dauden herrialdeak, Yemen, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Afganistan, Venezuela, Mendebal Afrikako Sahel ingurukoak, Etiopia, Sudan, Hegoaldeko Sudan, Siria eta Haiti dira, baina beste batzuk gehitzen ari zaizkio: India, Hegoafrika edo Brasil. Zergatik? Besteak beste, lanpostu ikaragarri asko desagertu delako, familiek ez dutelako erremesarik jasotzen, nekazari eta abeltzainek ezin izan dutelako lanik egin eta janarien prezioak gora egin duelako % 80 ere leku askotan.

Adibidez, Zambiako nekazari txiki askok ezin zituzten produktuak merkatuan saldu, itxita zeudelako edo kutsatzeko beldur zirelako. Saldu zituztenak ohi baino diru gutxiago jaso zuten. Nepalen, produktuak merkatura eramaten dituztenek ezin izan zuten lanik egin, beraz, nekazariek ez zuten dirurik eskuratu. Ugandan, konfinamendua ereinaroan izan zen; distantziak eta merkatuak ixteak, hazirik eskuratu ezina ekarri zuen eta lortu zutenek oso astiro egin ahal izan zuten ereintza. Nekazari txikiok, Asia eta Afrikarako % 70 janari ekoizten dute.

Beharrezkoa da, nola ez, koronabirusaren zabalketa kontrolatzeko neurriak hartzea, baina Gobernuek arazo hauei aurre egiteko premiazko ekimenak bultzatu behar dituzte.

Beharrezko deritzogu, elkarrekin landutako proposamenak lantzea krisi honetatik bidezkoago behar duen eredura irtenaz, pertsonak eta planeta erdigunean kokatuta.

Pobreziarik gabeko mundua eraikitzeko desberdintasunaren kontra egin behar da; ziur gaude elkarrekin lortu ahal izango dugula.

Kazetaritza

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.