Elixabete Garmendia
“Jendeak zahartzaroaren irudi ezkorra du”. Baieztapen horri beste hau erantsi dakioke: jendeak zahartzaroaren irudi ezkorra du, neurri handian, hedabideen erruz. Izan ere, adineko jendea gutxi azaltzen da komunikabideetan, hau da, ez dauka demografikoki dagokion tamainako presentzia egunkarietan, telebistan eta irratian. Gutxi azaltzen da eta gaizki ia beti, irudi negatiboekin, zahardadeari lotzen zaizkion ahuldade eta gabezia guztiekin.
Alabaina gauza aldatzen hasi da. Zergatik? Zahardadea bizitzeko modua, aldatzen ari delako. Eta horrela, adineko jendearen beste eredu batzuk ari dira sortzen eta gorpuzten. Aldaketa horren seinale agerikoena, pentsiodunen mugimenduak dakar. 2018ko urtarriletik aurrera, adineko jendea egunkarien azaletan eta irrati nahiz telebistako albistegien izenburuetan agertu da, mobilizazioei esker. Enblematikoa izatera iritsi da Bilboko bilkuraren argazkia. Izan ere, giza talde sendo bat osatu da pentsioen borrokaren inguruan, giza talde ahaldundua, bere eskubideak kolektiboki defendatzeko gai dena, eta horrek, nahi eta nahi ez, eragina izan du hedabideetan.
Zer dago pentsiodunen mugimenduaren baitan? Zahartzarora iritsi den belaunaldi berri bat, besteak beste ezaugarri hauek dituena:
Hain zuzen ere, gai honen inguruan hainbat informazio topatu nuen komunikabideetan, urte honen hasieran egindako miaketan. Urtarrilaren 21ean, Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko co-housing proiektuak izan zituzten hizpide. Bi egun lehenago, bi orri eskaini zizkion BERRIA egunkariak gai horri. Osatzeko, Maria Silvestre soziologoari egin zioten elkarrizketatik, pasarte honekin geratu naiz: “ (…) ez dakigu nola izendatu oraindik osasuntsu eta aktibo dauden baina soldatapeko lanik ez duten pertsona horiek. Eta gizarteak ez daki zer leku eman behar dien”.
Hirurogeita bost urtetik gorakoei buruz ari da Maria Silvestre, bizibide izan duten lanetik jubilatuta daudenak, baina aktibo jarraitzen dutenak. Nola izendatu pertsona horiek? Arazoa ez da horrenbeste izenarena, kontzeptuarena baizik. Baina kontzeptuak izena eskatzen du. Izan ere, fenomeno berria da jubilatu aktiboena, bai behintzat, giza-talde gisa.
Urtarrilaren 27an, DIARIO VASCO egunkarian, Paca Tricio elkarrizketatu zuten, Madrilen Unión Democrática de Pensionistas y Jubilados-eko presidente den emakumea. Izendatze kontuak darabiltza Triciok elkarrizketan: “(…) la palabra anciano era maravillosa. Viejo es preciosa también, pero en el tono adecuado. Ya no se pronuncia así. A mí cuando un desconocido me llama abuela le contesto: Perdona, ¿eres mi nieto?”. Oraindik hainbat hedabidetan “gure aiton-amonak” irakurri edo entzungo duzu. Sinpatikoa izan nahi duen esamolde horri, soberan dagoen konfiantza paternalista dario.
Zorionez, izen-abizen propio eta ezagunak aurkitu ditut informazioetan, irudi positiboa eskaintzen dutenak. DEIA egunkariak urtarrilaren 27an Joaquin Atxukarrori egindako elkarrizketa zekarren. Pianistaren berbak, hauexek: “A mis 85 años sigo ampliando mi repertorio”. Bistan da adinekoen irudi duin, baikor eta interesgarria islatzen dutela gisa horretako elkarrizketek. Edadetuak dira, baina ez gizajo errukarriak.
Emakumeok gure irudia –eta ereduak- aldatzen, birmoldatzen eta asmatzen ari gara, batzutan oharkabean, beste batzutan modu erabat kontzientean; eta, betiere, gizartean jokatzen dugun papera aldatzen eta garatzen doan neurrian.
Anna Freixas gerontologo feminista katalanak urteak daramatza emakumeak eta zahartzaroa binomioaren inguruan azterketak egin eta idazten. Tan frescas. Las nuevas mujeres mayores del siglo XXI (2013) liburuan, bete-betean heltzen dio gaiari. Lagin modura, pasarte hauxe:“(…) nuestra diversidad como mujeres mayores, modernas, independientes e implicadas en diferentes esferas públicas puede contrapesar para las generaciones futuras el imaginario de la anciana tradicional, centrada en el cuidado de todo el mundo y, sobre todo, pobre”.
Freixas, 1946an jaioa da eta bere belaunaldiaz ari da hor: bizi osoan etxetik kanporako lana egin duten emakumeak; eta horien artetik zati esanguratsu bat, unibertsitatean ikasketak egitera iritsi zen lehen kohortea. Andrazkoen belaunaldi hori izan da, hain zuzen ere, arlo publikorako bidea apurka eta poliki zabalduz joan dena azken hamarkada hauetan.
Hedabideetako informazioetan egindako entresakan, aldaketaren zantzuak ageri dira:
Zantzuak besterik ez dira horiek, seinale bakan batzuk, aldaketa ez baita oraindik gertatu eta orokortu, baina iragarri, aldaketa iragartzen dute seinale horiek.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.