es
eu

Haurrak, genero indarkeriaren biktima ikusezinak

Josu Gago

Orain dela gutxi arte, genero indarkeriaren aurkako arretarako baliabideak indarkeria hori nozitzen duten emakumeengana zuzendu dira, abusuzko harremanetatik babesteko eta sufritutako kaltea konpontzen laguntzeko.

Aitzitik, emakumeen aurkako indarkeri egoeren atzean indarkeria hori pairatzen duen beste alde bat ere aurkitzen dugu: seme-alabak. Amen aurka bideratutako indarkeriaren zuzeneko edo zeharkako lekukotzat hartu ditzakegu, eta beste batzuetan euren aurka zuzendutakoarena ere bai. Eurei zuzenean erasotzen ez zaienean ere, beraiek ere biktima dira: indarkeri giroan bizi dira, giro “toxiko” batean. Gainera, erasotzailearen aldetik mehatxuak, umiliazioak edo zuzeneko eraso fisikoak nozitzeko arriskua ere badute. Horrela, erasoak zuzenean sufritu ditzakete (fisikoak edo psikikoak, eta horrek ondorioak izango ditu), gertatzen denaren lekuko izan daitezke, edo ondorioak nozitu ditzakete (amarengan gertatzen direnak, aita atxilotzea, banaketa traumatikoa, etab.).

Hutsune handia dago indarkeria sufritzen duten adingabeengan indarkeria horrek duen eraginari buruzko ikerketen arloan. Eta horregatik, arretarako baliabide espezializatuek, baina baita adingabeen garapenerako beste espazio natural batzuek ere (esaterako, eskola), erreferentzia gutxi daukate adingabe horiei zer gertatzen zaien ulertzeko eta egiazki dituzten beharretarako arreta antolatzeko, arreta espezializatua izan edo espezializaziorik gabeko laguntza izan.

Sarri askotan, ez aita erasotzaileak, ez ama biktimak, ez dute uste indarkeriak seme-alabei eragiten dienik. Justifikatzeko esaten dute, adibidez, erasoak beti adingabeak lo daudenean gertatzen direla, edo etxeko beste gela batean daudenean. Eta hori ez da arazoa ukatzeko beste modu bat baino.

Askotan, amekin laguntzen eta esku hartzen duten baliabideetatik ere ez dute arretarik jasotzen, oso ohikoa baita haurrek ere genero indarkeria nozitzen dutelako kontzientziarik ez izatea.

genero_indarkeria

Halere, neska-mutikoek ondorio psikosozialak izaten dituzte, hein handi batean beren garapen fisikoari eta psikikoari eta gizarte eta eskolan integratzeari eragiten diotenak. Harreman giro toxiko batean bizitze hutsa, zeinean ama eraso eta deuseztatu egiten den, gatazka iturria da, adingabeengan ezinbestean eragina izango duena. Batzuetan, gainera, derrigortutako rol bat jokatu behar dute, kudeatzen oso zailak diren egoeretan: gertatu daiteke bikotearen alde batek "traidoretzat” hartzea, edo "laguntzat" hartzea, edo ama eta gainerako anai-arrebak zaintzeko rola bere gain hartzea…

Horrek guztiak ondorio garrantzitsuak eragiten ditu: beldur kronikoa, pertsona helduekiko mesfidantza, mundua segurtasunik gabeko eta nahigabez beteriko lekua delako bizipena,  etengabe erne egotea, erruduntasun kronifikatua…

Azken garaiotan, gure hurbileko ingurunean aitortza inplizitua gertatzen ari da genero indarkeriari heltzeko orduan, lanketa horretan indarkeria sufritzen duten adingabeak zuzenean sartuta. Arazoa aitortzearen ondorioz, Agintzarin erantzunak ematen laguntzeko ekimenak planteatzen ari gara, azterketak eta ikerketak egiteko eta genero indarkeria sufritzen duten adingabeen tratamendurako programa bereziak lantzeko.

Josu Gago, Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibaren Indarkeria eta harreman gatazkatsuetako lerroaren zuzendaria
--
[Deian publikatua, 2014ko martxoaren 2an]

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.