Urtzi Ostolozaga
Aisia aztertzerako orduan, ezinbestekoa da lana eta enpleguari begiratzea, berebiziko eragina dutelako lehenengoan. Eta lana eta enplegua bereizten ditugu, ordaindutako enpleguan jarri baitute askotan fokoa azterketek, lana edo bizitzaren erreprodukziorako ezinbestekoak diren zaintza lanek aitortu gabe, ordaindu gabe eta eskubideen iturri izan gabe jarraitzen baitute. Zaintza lanek, emakumeen esku jarraitzen du nagusiki, generoaren arabera banatuta. Betidanik indarrean egon den eta aurten entzunago egiten hasi den gizon eta emakumeen arteko soldata arrakalan erreparatzea besterik ez dugu egin behar. Hego Euskal Herrian, gizonezkoena baino 7.680 euro baxuagoa da emakumeen soldata.
Kapitalismoan, enplegua bilatzera behartuta gaude langileok, gure lan indarra merkatuan sartzera. Enpleguaren bidez lortzen dugu dirua eta inposatzen dizkiguten lan-baldintzek zeharo baldintzatzen dituzte aisialdirako aukerak. Egutegia, ordutegia, segurtasuna, malgutasuna eta enpleguaren kalitatean eragiten duten hainbat faktore goitik behera baldintzatzen dituzte gure aisialdirako aukerak.
Azken hamarkadako krisiak enpleguaren kalitatean egindako txikizioak ez ditu gauzak hobetu, kontrakoa baino. Prekarietatea indartsu eta barruraino sartu da langileon bizitzetara, orain arte ezagutzen genuen gutxieneko egonkortasuna pitzatuz, eta hazkundeak hazkunde, ez du ematen egun batetik bestera desagertuko denik.
Enpleguaren ezegonkortasunak eta aldi baterakotasun ikaragarriak zaildu egiten dute bizitza duina izatea, aisialdia izan ahal izatea edo oporrez gozatzea, enplegurik gabe ez baitago ez aisialdirik ez oporrik. Are gutxiago diruaren menpe dagoen ekonomia kapitalista honetan. Malgutasun ikaragarriak enpresarien nahieran jartzen ditu langileon bizitzak, enplegua eta norbere bizitza uztartzea asko zailtzen duelarik. Enplegua desegonkorra eta kalitate txikikoa baldin bada, antzerakoa izango delako aisialdiaren kalitatea. Eskubiderik gabeko enpleguarekin zaila da aisialdiaz patxadaz gozatzea.
Egoera hau indartsu sartu da langileon artean, baina sektore batzuetan berebiziko eragina izan du. Aurrerago aipatu dugu gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala. Lan-baldintzetan erreparatuz gero, argi ikusten dugu emakumeen enpleguaren kalitatea gizonena baino askoz okerragoa dela, lanaldi partzialeko enpleguak (askotan inposatutakoak, langileek lanaldi osoz lan egitea nahiago luketelako) askoz ugariagoak baitira emakumeen artean.
Gazteek ere, enpleguaren merkatura sartu berriek edo sartzear direnek, gogor jasaten dute prekarietatea, Ernai-rekin batera atera dugun azterketan ikus daitekeen moduan (“Gazteria, lana eta prekarietatea. Gazte prekarietatearen argazki bat eta borrokarako proposamena”), eta honek, bete-betean baldintzatzen dituzte euren aisiarako aukerak.
Migranteak ere, prekarietatearen atzaparretan egonda, euren azaletan bizi duten antzerako mugapenak euren eguneroko bizitzetan. Sektore batzuetan, etxeko langileen kasuan esaterako, aisiarako eskubidea bera zalantzan jartzen dute lanaldi amaigabeek.
Aurrera begirako erronkei dagokienez, kalitatezko enplegua eta enplegu duinaren aldeko dinamika eta ekimenak ditugu, langileon antolaketa eta borrokaren bidez indartu beharrekoak. Prekarietateari buelta eman eta bizitza (eta honekin batera aisialdia) erdigunean jarriko duen ereduranzko trantsizioa abiatzea lehentasunezkoa da. Bizitza duintasunez bizitzea ahalbideratzeko aukerak irekitzea da gakoa.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.