Amaia Antxustegi
Helduok eredu gara ume eta gazteentzat. Guk esan eta egiten duguna, haiek imitatu eta errepikatu egiten dute.
Familian indarkeria sexista badago, badirudi giro latz horretan hezi eta hazi diren umeek kontrako jarrera izango dutela, hau da, jarrera ez sexista. Oker gabiltza.
Ez da ahaztu behar aitak ama jipoitzen edota mesprezatzen duenean, umeak ere indarkeriaren biktima zuzenak direla, eta are gehiago, beraiek ere jipoituak edota mesprezatuak direnean.
Egoerak sufrimendu handia eragiten diete, baina, errealitatea oso bestelakoa da zoritxarrez. Nagusiok haurrentzat eredu garenez, etxean edo inguruan tratu txarrak ohikotasunez gertatzen direnean, gizonezkoak emakumea psikologikoki eta fisikoki sumetitzea ez dute anormaltzat hartzen. Etorkizunean gizon helduak izango diren umeak, ez dira kontziente izango indarkeria eragiten dutela. Emakume helduak izango direnek ere, kasu askotan, ez dira ohartzen eguneroko egoera anitzetan indarkeria sexistaren objektu direla, ez dituzte identifikatzen emakumeenganako diskriminatzaileak diren jarrera eta diskurtsoak.
Nerabe diren mutil askok, maitasun erromantikoaren itxurapean, neska-lagunaren mugimendu guztiak kontrolatu nahi izaten dituzte: nora doazen, norekin, neskaren mugikorra edota sare sozialak begiratzen dituzte, nola jantzi behar den esaten diote neskari.... Txarrena, neskak uste duela mutila jeloskorra delako dela. Mutilak asko maite duen seinaletzat jotzen du eta ondorioz, jarrera sexista justifikatzen du. Baina benetan mutilak daukan helburu bakarra, neskaren bizitzako esparru guztietan erabakiak hartzea da, bere ustez, mutilak baitu rol hori bikotean eta azkenean, neska isolatzea lortzen du.
Maite zaituenak inoiz ez dizu inposatuko zer egin eta esan, edota nolako jarrera izan behar duzun. Errespetatu egingo zaitu zure bizitzako alor guztietan.
Azken urteotan, hezkidetza eta emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna lantzen da ikastetxeetan eta ondorioz, uste da gazteen artean indarkeria matxista gaindituta dagoela. Guztiz oker gabiltza, datuek nonbaiten huts egiten ari garela erakusten digute. Espainian, 2013.urtean genero indarkeria jasan zuten emakumeen %28ak, 30 urte baino gutxiago zeukan eta portzentajea gorantz doa.
Gertakari honi aurre egiteko, azaroaren 25eko ospakizunen harira, hau da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, 2006an “Beldur Barik” programa abiarazi zen. Indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzenduta dago eta EAEko instituzioek elkarlanean antolatzen dute. Helburu nagusia, esparru guztietatik, emakume gazteen jabekuntza ahalbideratuko duten eta desberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko duten gaitasuna sustatuko duten politikak garatzea da, era berean, mutilekin lana eta gogoeta sustatzea. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago programa.
Bestalde, adinera moldatuta eta egunero erabiltzen dituzten teknologiekin baliatuz, emakume gazteek badaukate baita indarkeria sexista identifikatzen edota indarkeria sexista dagoenean egoera horretatik irteten laguntzen dizkieten hainbat webgune; Beldur barik, mi novio me controla lo normal, Pikara, Mari Kazetari,…
Gogoratu beharra dago, Berdintasunean hezten ari diren umeek, beraien etxean ere hezkuntza jasotzen dutela eta ikastetxean erakusten dizkieten baloreak erabat zapuztuta gelditzen direla, gurasoek, balore horiekin kontrajarrita dauden jarrerak izaten badituzte. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun erreala lortzeko, zeharka, gizarteko eragile eta alderdi guztietan irakatsi behar da.
Bukatzeko, ez nuke aipatu gabe utzi nahi, geroz eta sarriago sumatzen den edota hobeto esanda, geroz eta gehiago azaleratzen dagoen egoera larria: amek euren seme-alabengandik pairatzen duten indarkeria.
Ez ote da bizi dugun kultura patriarkalaren isla? Gaindituta dagoela? Bai zera!
Amaia Antxustegi Ziarda, Zuzenbide Ekonomikoan Lizentziaduna
--
[Deian 2014ko azaroaren 23an argitaratua]
Adinkeria saihestea helburu duen hitzarmena
Goiena
Goiena Komunikazio Taldeak akordioa hitzartu du Gizadiberri programako arduradun direnekin, adinkeriaren inguruko kontzientzia pizteko: langileekin ikastaro bat egingo dute, eta hor jasotzen dutena helaraztea izango da euren lana landutako edukietan.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.