Oskar Epelde
Ikasketekin jarraitzeko aukeraren zain dagoen bitartean heldu dio Rosilaa Lenanyokiek boluntariotzari. Bere haurtzaroa Samburu nesken erreskate zentro batean eman ondoren, 5 neskalagunen talde bat osatu dute zentroko nesken familiak bilatzeko.
R.L.: Txikitatik nire bizitza pelikula baten antzekoa izan da, orain itxaropentsuago nago.
Bere aita edalea zen eta ez zein alabetaz arduratzen. Amonarekin bizi-iraun zuten. 9 urtekin gizon heldu batekin ezkondu zuten. 2 aste egon zen han, Josephine Kulea doktoreak erreskatatu zuen arte. Orduan hasi zen eskolan. Iaz batxilergoa amaitu zuen.
R.L.: Harro nago Samburu-Girls, neure buruaz harro nago eta Jainkoari eskerrak. Horrek komunitatera itzultzeko grina eman dit, arazo berdinen menpean dauden nesken bila joateko. Ezin diet denei lagundu baina batzuei behintzat lagundu nahi diet euren bizitza aldatzen, niri lagundu zidaten bazala.
Aterpeko neska gehienak ez dira inoiz etxera itzuli. FGM ebaketa egin zieten ezkontzeko eta harrezkero, harremanak moztu eta aterpean egon dira. Rosilaaren taldea komunitateetara joaten da errekontziliazioa bideratu nahian eta aldi berean komunitateek dituzten arazoak ikertzen ditu. Gaizkileek eragindako segurtasunezaren astinduz, lurrak galdu eta alde egin dute askok.
R.L.: Iraganean bizi ziren tokietara goaz baina ez daude han. Istoria tristeak kontatu dizkigute. Batzuek senarrak edo semeak galdu dituzte.
Haurrak eskolatik ateratzea da beste arazo bat, beti ere pobreziaren ondorioz. Abere guztiak galdu dituzte batzuek, migratzea besterik ez dute, umeak eskolatik atera… haurdunaldi goiztiarrak ere ugari dira. Bestetik, familia asko ospitalerik gabe bizi dira. Mendian ez dago ospitalerik ez eskolarik, urik ere ez. Errepideak ere ez. Kilometroak egin ditugu oinez etxeetaraino iristeko. Ondo ulertzen dut bizi duten oinazea. Beraz, nire onena ematen saiatzen naiz behintzat norbaiten bizitza aldatzeko, ebaketarik ez dezan jasan, ezkondu ez dezaten. Norberaren balioa komunitateari itzultzea da garrantzitsuena, bizitza hain motza denez, zerbait egitea behintzat. Agian Jainkoak ordainduko dizu!
Behintzat zure buruari eskertuko diozu.
R.L.: Bai, egunetik egunera bizi bazara ere, behintzat zerbait egin duzu eta horrek agian bakea ekarriko dizu.
Komunitatea usario txarrak ulertu eta gainditzeko gai dela sinisten du, ezkontza goiztiarrak, Emakumeen Genitalen Mutilazioa (EGM)…
R.L.: Giza-bizitzarekin zerikusia dute, izan ere heriotzarekin ere bai.
Praktika horien alde daudenekin eztabaidatzen duzu?
R.L.: Guraso gehienak alde daude. Bere amonari ebaki zioten, berari ere bai, zergatik ez dion bere alabari ebakiko esan ohi dute.
Konbentzitzen dituzu?
R.L.: Zaila da, guraso gehienek ez dute ulertzen giza-eskubideen aurka doala. Ez zekitela esaten didate. Beraz, agian zerbait lortzen dut. Gobernuak umea eskolatik atera dutela jakiten badu arazoak izango dituztela ere esaten diet. Umea eurena dela erantzuten dute. Baina 18 urte betetzen ez duen bitartean umea gobernuarena dela esaten diet nik. Gehienek ulertzen dute eta nonbait finkatzea lortzen dutenean eskolaratuko dituztela esaten dute.
Egokitzapena eta alternatibak prestatzeko finantza arazoak nabari dira. Finantza publikoak ez du bere gain hartzen departamenturik ez ekimenik. Horren ondorio txarrak Rosilaak berak jasaten ditu. Bigarren hezkuntza amaitu ondoren urtebetez geratuta egon da baliabideen zain.
Zer ikasi nahi duzu?
R.L.: Informatika zientziak. Baina ez dago lekurik, kazetaritza eman didate. Kazetaritza digitala egingo nuke hasteko eta gero IT garatu. Ordenagailuak maite ditut, kazetaritza ere bai, ahots bihurtzeko.
Zein da zure ametsa?
R.L.: Informatikan aditu izatea. Herrietan teknologia badute argiagoak izango dira. Herriko pentsamoldea garaituko dute. Informatikak mundua esploratzeko aukera emango die, aulkitik altxatu gabe, independentzia landuko dute, inoren kontrolpean ez egoteko, norberaren bizitzaren gidatzeko.
Ezkontza hartatik ihes egin izan ez bazenu non egongo zinatekeen?
R.L.: Norbaiten emaztea nintzatekeen makina bat umekin eta 20 urte ditut. Baina traumatuta nago, ez dut horretaz pentsatu nahi. Hara itzultzearen beldurra ekartzen dit. Etorkizunaren alde argiari begiratzen diot.
Zure familiarekin harreman ona duzu?
R.L.: Bai maite naute, egin dudan lana ikusi dute, ikasketak bukatu ditudala. Nire aitak barkamena eskatu zidan, neskek ere ikasketak burutu ditzaketela ikusi du. Baina 75 urte ditu jadanik. Urtebete egon zen kartzelan eta 100.000 txelin ordaindu zituen, behi guztiak saldu. Lana dudanean itzuliko diot gobernuari ordaindu zion zigorra. Kartzela 3 urterako zen baina urtebeteren ondoren, isuna ordaintzeko aukera eman zioten, zaharra zelako eta ezin zuelako kartzelan hainbeste denbora jarraitu, kar-kar!
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.