Lurdes Pastoriza
Sirpa eta Pertti Suckman suomitarrak dira eta Kotkan bizi dira, Suomiko hiriburutik 135 kilometrotara. Bizitza osoan lanean eman ondoren, orain erretiratuta bizi dira. Sirpa lanbidez fisioterapeuta zen eta Pertti berriz, ontzi-kapitana. Tenerifen igarotzen dute negua eta han zeudela hitz egin dute GIZADIBERRIrekin.
Sirpa: Neurri batean zahartzaroan pentsatzea zaila zaigu, ez baidatorkigu burura zein zaharrak garen. Baina, noski gero jabetzen zarenean zuk zeuk mugitzeko dituzun zailtasunez, horrek nahigabetu egiten zaitu. Dena den, buruan oraindik emakume gazteak bertan jarraitzen du.
Pertti: Neuk ere gauza bera pentsatzen dut. Adibidez, eskailerak igotzerakoan belauneko mina duzula nabaritzen duzunean datorkizu burura zahartzaroa gorantz doala eta horrelakoak eragiten zaituztela. Hor dago koxka.
Sirpa: Ni adibidez, betidanik kirolari ausarta izan naiz, ibiltari gogotsua. Baina, orain erritmoa jaitsi behar dudala ohartzean arraro egiten zait.
Pertti: Baina errendimendu guztia, zerbait egiten duzunean ohartzen zara ezin dituzula gauzak gaztetan bezala egin. Esate baterako, hizkuntzak ikastearena.
Pertti: Niri batez ere, erretiroa hartu nuenenean. Orduan sumatu nuen halako sentsazioa, zaharra izango ote nintzenarena.
Sirpa: Gaingiroki antzera. Egia esateko, nik lanean azken urtea eman nuenean. Hain zuzen ere, erretiroa hartuko nuela erabaki nuenean. Neure buruari galdetu nion ea zertarako jarraituko nuen lanean halako adinekoa izanda eta noski, ordurako banuen aje ugari.
Pertti: Egitekoen presioa amaitzen da.
Pertti: Zahartzaroa lasaigarria da, lasaitasun sentsazioa eragiten dizu. Nagoen bezala egon naiteke, adinekoa naiz eta.
Pertti: Denak dauka eragina. Ez da berdin sentitzen. Ez da hain garrantzitsua.
Pertti: Bakardadea seguraski askok nabarituko dute. Lagun guztiak zahartzean eta harremanetan gero eta gutxiagotan jartzean, orduan batez ere, sentitzen da sentsazio hori.
Sirpa: Nik ildo horretan esan beharra daukat, berak kanpoan denboraldi luzeak eman dituenez, ez dituela nire moduan lagunak mantendu. Nik, ostera, zaletasun ugari ditudanez, lagun asko ditut.
Sirpa eta Pertti: Osasuna da gehien arduratzen gaituena. Baina, bestalde familia-ekonomiak ere. Batez ere, osasun arazoek berorretan eragina dutelako. Adibidez, osasun-zaintza garestiegi bihurtzen bada, batik bat, behar diren zerbitzuak Osasun Publikotik jasotzen ez badituzu.
Sirpa : Bizitzaren erritmoa, esaterako. Orain hemen hiru hilabete emateko aukera daukagu. Eguraldi epelagoa dagoen leku batean, Suomin negutik ihes eginez. Izan ere, han neguan labantzeko arrisku handiagoak dituzu.
Pertti: Bestalde, bilobak etorri dira. Horrek ere gure bizitzetara aldaketak ekarri ditu. Gu adibidez, Suediara edo Keravara joaten gara gure premia dutenean eta nola ez biloben urtebetetzeak ospatzeko. Horrek erritmo bat ematen dio geure bizitzari, nolabait egutegia betetzen duelarik.
Sirpa: Bai horixe, niretzat, batez ere. Pertti ohituta zegoen, itsasontzian lanean zebilenean familiarengandik urrun egotera. Baina, niretzat oso garrantzitsua izan da beti familia.
Pertti: Orain erretiratua nagoenez, bilobak ezagutu ahal ditut. Neure seme-alabak baino apur bat gehiago. Euren bizitzaren gauzen parte izan ahal naiz, lehen ez bezala.
Sirpa: Gu ahalik eta gehien saiatzen gara beraiekin harremanetan jartzen. Ezin bagara beraiek ikustera joan, beste baliabide baten bitartez jartzen gara harremanetan. Adibidez, Skypen bitartez edota Facebooken bitartez.
Pertti: Bai, egin ahal dira. Guk urte osorako planak egiten ditugu.
Sirpa: Egia esateko, gazteak ginenean berak ez zuen inora joateko gogorik. Baina, adineko bihurtzean, une orduantxe etorri zitzaion berari Suomiko neguan alde egiteko gogoa, hotzetik urrun egon nahi zuelako.
Pertti: Horrela da.
Sirpa: Hori zen neurri batean bere ametsa. Hasieran, berak hemen hilabete erdi igaro zuen, eta ni, ostera, bi hilabete eta erdi. Nik hasieran uste nuen denbora luzeegia zela norbere zaletasunetik urrun egoteko, orain ordea, hemen ematen dugun denbora laburregia iruditzen zait. Gaztetan, askotan ezin genituen planak burutu, Perttiren lana zela eta. Hori dela eta, zahartzaroak zentzu horretan askatasuna eman digu.
Sirpa: Bai horixe. Esate baterako, Kotkan leku ugari dago, diru gutxirekin ere, tankera guztietariko zaletasunak praktikatzeko. Kultura-ekitaldiak ere badaude. Jendearekin elkartzeko leku asko, ez dago zertan geratu bakarrik.
Pertti: Noski, eta badaude taldeak, antzerki-bidaiak egiten dituztenak. Orokorrean hain prezio onean daudenez, edonork parte har dezake.
Sirpa: Ez, lehen esan dudan bezala, beldur bakarra izan daiteke konturatzen zarenean mugitzeko zailtasun handiagoak izan ditzakezula. Hala ere, mugimenduan jarraitu beharra dago.
Sirpa & Pertti: Arazoa ez da zein adinekoa zaren, baizik eta nolako zaharra zaren. Hori bat dator geure pentsamenduarekin. Burura lehenengo eta behin datorkidana zera da, Junnu Vainioren hitzak: “Gaztetasuna oparia da, baina zahartzaroa artea da”. Hala ere, gutako inork ez du gaztetasunaren atzetik joateko inolako gogorik.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.