Jon Intxaurraga
Ana (21 urte, langabetua), José Ángel (25 urte, lehen hezkuntzako irakaslea) eta Natalia (22 urte, ikaslea) bildu ditugu mahai baten inguruan. Zahartzaroa eta gai tabuei buruz hitz egingo dugu, biak batera, biak nahasian. Hirurak gazte dira eta zahartzaroa urrun ikusten badute ere, ohituta daude bikote zaharrak ikustera. Zelangoa izangon da sexua zahartzen garenean? José Ángelek eta Nataliak argi daukate: bikoteek gero eta sexu gutxiago izaten dute adinak aurrera egin ahala. José Ángelen ustez egoera fisikoagatik gertatzen da eta aitortzen digu beharbada “amorrua” emango liokeela pentsatzeak zahartzean ez duela lehen bezala gozatuko. Nataliaren koadrilan gaia atera da noizbait, barre artean sarri, baina gazteentzat sexua funtsezkoa denez axola zaio. Ez lukeela tabu izan beharko dio, eta azpimarratzen du bi lagunek ondo pasatzen badute, ez dela zilegi inor kritikatzea zoriontsu izatearren. Bere iritziz, zahartzea sexua egon egoten da, baina ez guk irudikatu bezala: “sexua ez da beti koitoa; muxuak edo laztanak ere bai”. Hirurek posible ikusten dute abenturak bizitzea. Nataliak argi erantzuten du, ‘maitasuna itsua da, ezta?’.
Maitasunetik bakardadera egin dugu salto eta egunkarian irakurritako albistea aipatu dugu: poliziak abenduan bost urte hilda zeramatzan agure bat topatu zuen bere etxean, Madrilen. José Ángel ez da batere harritu. Bere ustez, gizaki gero eta bihozgabekoak sortzen ditu sistema honek eta familiak zeukan pisua galdu du: “askok aitzakiak jartzen dituzte euren senideez ez arduratzeko eta beste batzuek ez dute baliabiderik”. Ana eta Natalia kezkatuta daude, beldur ematen die bakarrik geratzeak. Anak bere esku dagoen guztia egingo du hori gerta ez dadin. Nataliak agure- atso asko sufritzen ikusi ditu maitasun faltagatik. Zahar- etxe batean boluntario ibili zen. Langileen ahalegina azpimarratzen du, baita familia batzuen jokaera salatu ere: ‘amorrua ematen dit, senide batzuk ez baitira gai astean behin ordu bat haiekin egoteko’.
Zahar-etxeak
‘Ageism’ (adinkeria) deitzen zaio zaharrek zaharrak izatearren pairatzen duten bazterketari. Bera ezagutzen zutela galdetzean, José Ángelek baietz dio, Anak eta Nataliak ezetz, ordea. Hirurak oso kritikoak dira gure gizarteak zaharrak tratatzeko moduarekin. “Ez dut uste baztertuta daudenik, baina ez ditugu aintzat hartzen ere” dio Josek. “Ez gara kapazak gure zilborretik harago ikusteko eta gure inguru hurbila alde batera uzten dugu” eransten du Nataliak. Zahar-etxeei buruz galdetu diegu segidan, hauek ere tabu direlako. Anak argi du, bere azken aukera litzateke senideren bat sartzea. Bere aitaren izeko bat bisitatzen du sarri eta langileen egoera salatzen du: “gutxi daude, korrika eta presaka ibiltzen dira eta ezin dituzte zaharrak behar bezala zaindu”. José Ángelek ez du kontrako iritzirik, oso leku aproposak iruditzen zaizkiolako, hotzak jotzen duenean, agure- atsoak lagunekin bil daitezen, hori bai, egun osoa han eman barik, eta beste adinetako pertsonekin harremanetan jarraituz gero. Nataliak denetarik ikusi du boluntario ibili den bitartean. Bere ustez, zahar- etxeek nagusien oinarrizko beharrak bermatzen dituzte, jana, osasuna, higienean, baina edozein gizasemeek behar duen maitasuna ez. “Laguntzaile askok zaharrak tratatzen zituzten euren gurasoak balira bezala, eta beste batzuk zaharrak jantzi eta kito, besteak agurtu barik” dio gazteak.
Zahartzaroaren tabuak aipatzean, ezinbestekoa da heriotza berbaz ahaztea. Zaharrek beldurra diote heriotzari? Anaren iritziz, guztiok, baina zaharrek hurbilago ikusten dutenez, presenteago dute. Aitite eta amama askotan entzun ditu, baina ez da ausartu gaia ateratzera, urduri jartzen direlako. José Ángelek, aitzitik, amamarekin hitz egiten zuen. Bere iritziz bizitza opari bat da eta ez dugu sekula bukatzea nahi. Hori bai, biak ados daude: heriotzari baino, gaixotzeari beldur handiagoa diote zaharrek. Natalia, gaztea den arren, larritu eta estutzen da bera ere hilko dela pentsatzean eta zahar-etxeetan ikusitakoa ekartzen du gogora: “batzuk izututa zeuden eta beste batzuek bat- batean hil nahi zuten, ez eurek, ez ingurukoek ez sufritzeko”.
Solasaldia amaitzeko, Libe Amilibiak aldizkari honetan emandako datua atera dugu: 55 urte baino gehiago dutenen %18,1ak gizarte mugimenduren batean parte-hartzen du. Datuak ez du Ana harritu eta, adibidez, bere aitite eta amama jartzen ditu adibide gisa. José Ángelen ustez, erretiroa hartzean batzuk ohartzen dira euren alea jar dezaketela gizartea hobetzeko eta lehen esandakoa errepikatzen digu: zaharra izan arren, oso baliagarria izan ahal zara. Natalia bai harritu da datuarekin, askoz kopuru majoagoa espero zuen. Bere inguruan nagusiak batez ere ikusi ditu gizarte- mugimenduetan eta borobila itxurako esaldia botatzen du: “adin batetik aurrera, bizitzak atseden hartzea eskatzen digu eta ez dago bizitza zure kabuz hasi eta amaitzea baino gauza politagorik”.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.