Saioa Baleztena
Emakumeek adinkeriaren inguruan saretzea sustatu eta bazterketa modu hori ezagutzera emateko asmoz ‘Zaharalduntzea feminista tailerren sarea’ ekimena antolatu du Bizitzen Fundazioak. Bertako Berdintasun teknikaria eta adinkerian espezializaturiko soziologoa da Isabel de Blas Buruaga.
Noiz eta nola sortu zen ‘Zaharalduntze feminista tailerren sarea’ antolatzeko ideia?
Bizitzen Fundazioan duela 18 urtetik jendarte justuagoa, humanoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko lan egiten dugu, bi lan-lerro garatuz: batetik, zaharrei eta aniztasun funtzionala duten pertsonei zein haien zaintzaileei, gehienak emakumeak, zuzenduriko hobekuntza sozialeko zerbitzuak diseinatzen ditugu. Bestetik, arlo honetan lana egiteko gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden emakumeen enplegua sustatzen dugu. Zaharren kolektiboa sakonean ezaguturik eta populazioaren zahartzeak eta emakumeen bizi-itxaropen luzeagoak planteatzen duten erronka sozialari erreparatuz, berrikuntza sozialetik ekinez hasi egin genuen 2016a. Gehiago bizitzeak ez baitu esan nahi hobeto biziko garenik; izan ere, urteetan zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta jazarpen gogorragoak eman daitezke. Zenbat eta zaharragoa izan orduan eta botere gehiago galtzen dugu eta emakume zaharrek adinkeria sexistarekin jasaten duten diskriminazio bikoitzari aurre egiteko ekimena planteatu genuen orduan.
Zein balorazio egiten duzue tailerren inguruan?
Harrera oso ona izan da, bai erakundeen aldetik zein partaideen aldetik bezala. 2017an Emakundek diruz lagundutako ekimena dela azpimarratu behar da batetik, eta bestetik, Leioa, Basauri, Iurreta, Durango eta Ermuko tailerretan Udal Berdintasun arduradunekin, Ongizateko arduradunekin eta Emakumeen eskola zein Emakumeen Etxetako arduradunekin lankidetzarekin antolatutako egitasmoa izan da, eta noski, baita mugimendu feministako kideekin zein herrietako emakume elkarteekin elkarlanean. Ahoz ahoko komunikazioa eta taldetara hurbiltzea oso garrantzitsua izan da. Eta arte hartu dutenei dagokionez, oso aberasgarria izan dela adierazi dute; tailerren planteamendua arlo komunitarioan boteretzea da eta oso esperientzia anitzak eman dira. Adibidez, talde batek argazki saio bat egin eta euren gorputz biluzien bitartez edertasuna kanon jakinetatik at dagoela erakutsi dute. Horrenbestez, ‘Etorkizuneko gorputzen boterea’ argazki erakusketa sortu dugu. Beste emakume baten ekimenez aldiz, Leioan Adinkeria Sexistari buruzko jardunaldi oso interesgarri eta eraldatzailearen antolaketa ahalbidetu genuen pasa den abenduan.
Edizio gehiago egitea aurreikusten duzue?
Bai, beharrezkoa da hasitako bidea ibiltzen jarraitzea. Norabidea oso argi daukagu, baita tresnak eta metodologia ere. Behin diskriminazio bikoitza identifikatuta eta eman diren zaharalduntze prozesuak ikusita, beharra egon badagoela egiaztatu dugu. Baina ez hori bakarrik, emakume zaharrek eurek eta elkarteek ere beharra ikusi dute, eta guretzako hori da garrantzitsuena. Hala ere, beharrezkoa da erakundeek ekimenaren jarraipenerako konpromisoa eta nahia adieraztea. Orain arte harremanetan egon garenokin hala egin dute.
Zer da adinkeria?
Adinagatik ematen den bazterkeria. Pertsona baten adinaren arabera ematen diren jarrera, aurreiritzi eta praktika diskriminatzaileak dira. Nork bere buruari egin diezaioke, baita familiak, ingurukoek edota maila sozial zein instituzionalean ere ematen da. Zahartzeko beldurretik eta zahartzaroaren gutxiespenetik eratorria da eta botere galerarekin zerikusi zuzena dauka. Gaztetasuna neurriz kanpo baloratzen duen jendarte honetan, batetik zaharrekiko jarrera paternalistak ematen dira eta bestetik, zaharrak gutxiesten dira. Horrek desahalduntze mekanismo gisa funtzionatzen du autoestimuari kalte eginez, partaidetza soziala eta boteretzea txikiagotzen dira. Irudi negatibo hauek norberak bere burua antzemateko moduan eragina daukate, "norberak betetzen duen profezia" fenomenoa sortuz.
Arrazismoaren eta sexismoaren atzetik hirugarren diskriminaziorik zabalduena da. Nola eragiten du adinkeriak emakumeengan?
Adinkeria eta sexismoa gurutzatzen direnean diskriminazioa areagotzen da, erabat. Emakumeak gazteak izateagatik izan ahal duten botere gutxia, zahartzen diren urte bakoitzarekin galtzen doaz. 30ekoek 20 urte ez izategatik boterea galtzen du, 40koak 30 ez izategatik, e.a. Adinkeriak emakume guztiak desahalduntzen ditu, edozein adinetakoa izanda ere. Horregatik uste dut adinkeria matxista dela eta matxismoa adinkeriz kutsaturik dagoela. Euskaraz oso argi ikusi dezakegu hizkuntzaren erabilerarekin nola ematen den: "atso" edo "agure" hitzek oso balio desberdina dute. Estereotipoz jositako berba da "atsoa": okerra, sorgin beldurgarria, mesfidantzaz begiratzekoa, zikina... eta askotan irain gisa erabiltzen da. Aldiz, gaur egun zaintzaren zama eta erantzukizuna beraiei ematen zaie. Mezu kontrajarri hauek emakume zaharrak gutxietsi eta ikusezin bilakatu nahi dute, nahiz eta gero eta talde heterogeneoagoa bilakatzen ari den.
Zein iritzi duzu gizarteak adinekoen inguruan zabaltzen dituen estereotipoen inguruan?
Orokorrean oso barneratuak daudela uste dut. Mikroadinkeria asko ematen dira gure inguruan. Zaharren kolektiboa gero eta heterogeneoagoa da eta emakumeon kasuan, gero eta zailagoa izango da 60 eta 70. hamarkadan feminismoaren aurrerapausoak bizi izan zituzten emakumeak (protagonista gisa ala ez) eta haien ondorengoak, jendarteak estereotipo jakin batzuen baitan kokatzea. Hala ere, ‘Zaharalduntze feminista tailerren sarea’ beharrezkoa da adinkeriari aurre egiteko, inertziek arlo pribatura edota amamatasunean bizitzetik haratagoko hainbat bizi ibilbide, harreman, esperientzia profesional edota militante bizitzetik heltzen diren zaharrek estereotipo jakin batzuei aurre egiteko.
Zein paper jokatzen dugu estereotipo horien inguruan komunikabideek?
Zilar-more koloretako betaurrekoak janzten ditugunean komunikabideek estereotipoen erreprodukzioa egiten dutela argi ikusten dugu. Nabaria da komunikabide handienek gizartean gailentzen den ideologiaren adierazleak direla. Adibidez, telebistan azaltzen diren emakumeak asko jota 30-40 urtera artekoak dira. Gaztetasuna edertasunarekin lotzen da, kanon jakin batzuen baitan, eta ahamenarekin lotzen dira. Zaharra izatea ez da edertasun kanon jakin horietan sartzen. Hortaz, andrak ikusezin bihurtuz boterea galtzen doaz. Bat-batean komunikabidetatik desagertzen dira eta zahartuta berriz agertzean askotan barregarri uzten dituzte. Fenomeno hori oso nabaria da iragarkietan.
Belaunaldien arteko esperientziak partekatzeko erreferenteak falta direla esan izan duzu. Zergatik?
Zaharren estereotipoak hain daude naturalizatuak, inork ez duela zaharra izan nahi eta askotan zaharrekin egon ere ez. Hortaz, emakume zaharrak izatera heltzen gara aurkituko dugun ikusezintasunari eta bazterkeriari buruz ezer gutxi jakinda eta adinkeriaren estereotipo asko barneraturik dauzkagula, ez baldin bagara zaharalduntze feminista prozesuetan murgiltzen erreferente bilakatzeko edota erreferenteak ezagutzeko. Horregatik, mugimendu feministaren agendetan eta politika publiko sozialetan zaharalduntzea genero ikuspuntutik barneratzea premiazkoa iruditzen zait.
Nola ekidin daiteke adinkeria?
Arazo bati aurre egiteko arazoa egon badagoela onartu eta identifikatzea dira lehen pausoak. Bestalde, belaunaldien arteko elkarrizketa ere oso beharrezkoa dela uste dut, euren arteko harremanak eraikiz eta aurreiritzien gainetik jokatuz. Zaharalduntze prozesu oso aberasgarriak bizitzen ari gara tailerrean parte hartu duten emakumeekin eta horrela ekidin daitekeela uste dugu. Zahar bakoitzak jasaten duen bazterkeria guztion ardura da eta, beraz, maila publikora ekarri behar dugu. Feminismoak aspaldi esan zuen pertsonala politikoa dela, eta ildo horrekin bat eginez ekidin daiteke adinkeria.
Amaitzeko, zein dira aurrerantzean zuen erronka nagusiak?
Adinkeria sexista diskriminazio gisa ezagutaraztea eta ekiditea. Gure helburu nagusienetariko bat sortu diren taldeen arteko sareak jostea izanik, talde horien indarra ez galtzea, euren arteko sarea josten jarraitzea, sendotzea eta hedatzea dira erronka nagusiak. Partaideek esango dute komunitate mailan zer nahi duten egin; izan ere, hori da gure egiteko modua. Gure egitea ez da formulak zeintzuk diren esatea, baizik eta beraiek planteatzen dituztenak forma ematea eta ahalbidetzea da. Emakume zaharrekin elkarlanean egon garen heinean, bazterkeria bikoitza ekiditeko "emakume zaharrak zuen etorkizuna gara" lema polita izango da aurrerantzean erabiltzeko.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.