es
eu

Itziar Ituño: “Adinak dakarren esperientzia eta jakinduria sustatu beharra dago”

Saioa Baleztena

‘Agur Olentzero, agur’ lanaren bitartez debutatu zuen telebistan 1987an Itziar Ituñok (Basauri, 1974). Goenkalen Nekane Beitia ertzaina gorpuztu zuen eta 2017an ‘La casa de papel’ telesailaren bitartez eman zuen Espainiako telebistarako jauzia. Filmaketak alde batera utzi eta GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu gizarte gaiez solastatzera.

Zer da zuretzat adinekoa izatea?

Gu, urte batzuk barru. Esperientzia asko bizi dituzten pertsonak. Errespetu handia merezi dutenak, zalantzarik gabe.

Zein iritzi duzu adinekoei aitortzen zaizkien estereotipoen inguruan?

Ez naiz estereotipo zalea. Gizarteak eragin handia dauka gugan eta uste dot adineko pertsonak beste belaunaldietakoak izanda, iraganeko jakinduriaren putzuak direla. Hori, gaur egun, ez da kontuan hartzen. Etorkizunari begira bizi gara, karradera teknologiko baten murgilduta eta eremu horren barruan sartzen ez dana baztertu egiten da. Akats handia, nire ustez.

Nola deuseztatu daitezke estigma horiek?

Belaunaldien arteko harremanak sendotuz eta aurreiritziak baztertuz. Hau da, aurrean dekoguna ezagutu eta entzuten.

Zein paper dute komunikabideek horretan?

Handia. Beti gazte saltzen diguten irudia behingoz amaitu eta adinak dakarren esperientzia eta jakinduria sustatu beharra dago. Hau da, naturagaz bat eginda. Garaian garaikoa.

Krisiak gogor jo du kulturaren kontra. Zinemagintzan eta kulturan nahikoa inbertitzen dela uste duzu?

Ez da nahikoa inbertitzen ez batean eta ez bestean. Ez da modu serioan hartzen. Kultura apaingarri moduan ikusten dela uste dot eta ez pertsonen garapenerako oinarrizko zeozer moduan, hori da arazoa.

Nolakoa litzateke zure ustez gizarte hobe eta justuagoa lortzeko gidoia?

Sentsiblea eta xamurra, emozionala. Gizarte hobe baten gidoian jendea izan beharko litzateke ardatz nagusia eta ez ekonomia, hau da, dirua, bankuak, interesak, etekinak… Pertsona guztien zoriontasuna izango litzateke argudioa, ez batzuena bakarrik.

Zeinek zuzenduko luke pelikula?

Ekoiztu, gizarte horretako jendeak eta zuzendu, herri horrek aukeratutako ordezkoak egin beharko luke baina, beti, idatzitako gidoitik irten barik eta ekoiztetxeari kasu eginez.

Eta nolakoak beharko lukete izan aktoreek?

Onak. Ez bereziki karismatikoak baina bai hunkitzen diren horietakoak, aktore emonak, apalak baina indar handikoak eta oso arduratsuak, enpatikoak.

Zein iritzi duzu Euskal Herriko Gizarte zerbitzuen inguruan?

Egia omen da beste leku batzuetan baino hobeto dagoela eta halan da be, nik hutsune larriak ikusten dodaz, are gehiago krisiaren ostean. Beste batzuk baino hobeto egongo gara, bai…eta beste batzuk baino okerrago. Konparaketak ez lirateke aitzakia moduan erabili beharko.

Amaitzeko, zeintzuk izan dira zure esperientziak zerbitzuekin?

Orain arte ez dot esperientzia handirik izan zerbitzuekin baina nire amama bietatik bat egoitza baten bizi izan zan urte batzuetan eta ez daukat oso oroitzapen ona arrazoi ezberdinengatik. Hori bai, orain dela hamarkada bat izan zen.

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin

En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.