Ainara Arregi
Desgaitasuna duten pertsonek askotan zailtasunak izaten dituzte
gizarteko arlo ezberdinetan aritzeko,
eta hori dela eta, diskriminazioa jasaten dute.
Azken urteetan, pausoak eman dira
desgaitasuna duten pertsonak gainerako herritarrak bezala
bizi ahal izan eta eskubide berberak izan ditzaten.
Baina oraindik ere, lan asko egin behar da
diskriminazio horri aurre egiteko.
Hainbat lege daude desgaitasuna arautzen dutenak.
Hala eta guztiz ere, aniztasun funtzionala duten pertsonek
hainbat diskriminazio egoera jasaten dute oraindik ere.
Adibidez, desgaitasuna duten pertsonek
hezkuntza orokorrean parte hartzeko zailtasunak dituzte,
baita enplegu bat lortzeko ere,
komunitatean modu independentean aritzeko,
kirol- eta kultura-jardueretan parte hartzeko,
justiziaren babesa izateko,
mediku-tratamendua aukeratzeko.
Horiek adibide batzuk dira bakarrik.
Desgaitasunari buruzko Euskadiko datuak hauek dira:
• Desgaitasuna duten 140 mila pertsona bizi dira Euskadin.
Horietatik, 77 mila gizonezkoak dira
eta 61 mila emakumezkoak dira.
• Herritarren % 6,3ak desgaitasunen bat du.
Horietatik gehienek, % 65eko desgaitasuna baino handiagoa dute.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da.
Nerea Melgosak 2023ko irailean txosten bat aurkeztu zuen,
desgaitasuna duten pertsonek
bizimodu independentea lortzeko oinarriak azaltzen dituena.
Hauek dira txostenaren oinarri batzuk:
• Bizimodu independenterako oinarriak finkatzen jarraitzea.
• Gauza hauek guztiak beste modu batera antolatzea:
azpiegiturak, garraio-sistemak,
zerbitzu publikoak eta pribatuak eta gizarteko jarrerak.
Horrela inklusiboak izan daitezen.
Txostenak gainera desgaitasun-egoeran dauden pertsonen
lan-egoera jasotzen du: lanik ez dutenen kopurua % 16,5ekoa da.
Hori biztanleria orokorrarena baino askoz handiagoa da.
Melgosak esan du Euskadiko Gobernuaren betebeharrak direla
sentsibilizazio-jarduerak eta prestakuntza-jarduerak indartzea,
eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak
errespetatzen direla ziurtatzea.
Ildo horretan, 2023ko urrian Melgosak parte hartu zuen
"Desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea:
eskubideak, aurrerapenak eta erronkak" izeneko jardunaldian.
Bertan zera esan zuen:
• Desgaitasuna duten pertsonen ordezkaritza
eta parte-hartze handiagoa lortu behar dela justizian.
• Estatuek ziurtatu behar dutela desgaitasuna duten pertsonek
justizian gainerakoen baldintza berak izango dituztela.
Hau dena ezinbestekoa da
Gobernuek herritar guztientzat eskubide berberak
ziurtatu behar dituztelako
eta lege eta arauen aurrean ere,
herritar guztiok berdinak garelako.
Errealitatean, oraindik ere, desgaitasuna duten pertsonek
ez dituzte gainerako herritarren eskubide berberak.
Beraz, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du
oraindik dauden oztopoak kentzeko,
denek eskubide eta aukera berberak izan ditzagun
eta justiziarako sarbidea izan dezagun.
Adinkeria saihestea helburu duen hitzarmena
Goiena
Goiena Komunikazio Taldeak akordioa hitzartu du Gizadiberri programako arduradun direnekin, adinkeriaren inguruko kontzientzia pizteko: langileekin ikastaro bat egingo dute, eta hor jasotzen dutena helaraztea izango da euren lana landutako edukietan.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.