es
eu

Nerea Amenabar: “Proiektuaren helburua mendekotasuna duten pertsonei arreta bere bizitokian ematea da eta era berean, bizitza kalitatea bermatzea"

Ainara Arregi

Urola Erdiko Iraurgi Berritzen elkarteak eta Azpeitiko Udalak mendekotasuna duten adineko pertsonei laguntzeko egitasmoa abiarazi du, eta oraindik froba fasean dagoen arren, harrera ona izaten ari dela adierazi digu Nerea Amenabar, proiektuaren bultzatzaileak. Ekimenaren nondik norako guztiak azaldu dizkigu Nerea Amenabarrek.

Ainara Arregui

Zer da etxez etxeko gaueko zerbitzua?

Etxez etxeko zerbitzua hitzak berak dioen bezala gauetan etxez etxera joatea da, erabiltzaileak ondo daudela jakiteko eta dituzten beharrak asetzeko. Gerta liteke ibilbidean edozein ezusteko edo urgentzia gertatzea, ibilbide horrek aldaketa jasango luke.

Nola sortu zen proiektua martxan jartzeko ideia?

Proiektu hau sortu zen Iraurgi Berritzenek menpekotasuna duten pertsonen sektorea estrategiko bezala detektatu zuenetik. Hasiera hasieratik Azpeitiko Udaleko babesa izan du proiektu honek eta, batez ere, gizarte zerbitzu departamentuarena. Sektore estrategiko bezala identifikatuta, berau aztertzeko lanetarako kontratatu ninduten azken helburu bezala, proiektu berri bat sortzea non dauden beste zerbitzu eta proiektuen konplementarioa izango dena. Azterketan garbi ikusi zen mendekotasuna duten pertsonek, beraien etxeetan jaso nahi dutela zaintza, beraz, hori ildo nagusi bezala hartuta zein baliabide falta diren aztertu zen.

Beste azterketako ondorio nagusi bat ondorengoa izan zen: epe ertainean menpekotasuna duten Azpeitiko biztanleriaren proportzioa nabarmen handituko dela eta gaur egun dauden baliabideak ez direla nahikoak izango. Honi aurre egiteko politika berriak eta zerbitzu berriak sortzearen garrantziaz ohartzen gara

Noiz jarri zen martxan eta nolako harrera izaten ari da?

Programa pilotoa abuztuaren 2an jarri zen martxan eta harrera polita izaten ari da. Egia da, bitarte honetan, erabiltzaileen baja gutxi batzuk izan ditugula eta baita alta berriak ere, baina uste dugu zerbitzu hau gustoko izango duten jende askorengana ez garela iritsi. Izan ere, hasieran jendeari kosta egin zaio ulertzea zertan datzan proiektuak eta pertsonek ere beharra ez duten arte, ez dute jakiten zerbitzuen inguruan, horregatik da garrantzitsua herri guztiari iristea eta zerbitzuaren berri ematea. Era berean, gogorarazi nahi diegu behar dutenerako gaudela hemen. Hemendik ere animatzen dugu edozein duda duenari lasai galdetzeko, konpromisorik gabe. Orain da frogatzeko momentua.

Zein da proiektuaren helburua eta nori zuzendurik dago?

Proiektuaren helburua pertsonei arreta beren inguruan eta bizitokian ematea da, gauetan eta etorkizunean gerta daitezkeen arazoak prebenitzea. Era berean, bizitza kalitatea bermatzea. Mendekotasun-maila duten pertsonei zuzendua dago, dependentzia maila edozein dela ere. Askotan gertatzen da mendekotasun maila ez dagola baloratua, baina gure proiektu hau mendekotasun baloraziorik ez duten horiei ere zuzenduta dago, gehienetan adineko pertsonak.

Zertan datza zerbitzuak? Zein da funtzionamendua? Egun guztietan eskaintzen den zerbitzua da?

Pertsonak gauez etxean behar dituen zaintza pertsonalak jasotzen ditu. Auxiliarra etxez etxe joaten da zaintza hori bermatzeko. Zerbitzua gaueko 00:00etatik goizeko 07:00arte, astean zehar 6 egunetan (igande gauetik larunbata goiz arte) prestatzen da. Larunbat gaua da egun bakarra ez dena eskaintzen programa pilotu honetan. Auxiliarrak erabiltzaile bakoitzaren bakarkako arreta-plana du, baita etxeen ibilbide plana ere. Auxiliarrak etxe bakoitzean 20-30 minutu egiten ditu bertara hurbiltzen den bakoitzean eta, noski, erabiltzaileen beharren arabera, auxiliarra gauean etxe bakoitzera hurbilduko den maiztasuna aldatzen da.

Hilabeteko kostua sinbolikoa da, 50€/hilabeteko.

Zer behar sortzen dira gauean?

Behar desberdinak sor daitezke, erabiltzailearen perfilaren arabera eta beraien beharren arabera: pixohailen aldaketak, komunera joaten lagundu, medikazioa ahaztu egin zaiela hartzea eta ematea, ezin lo hartu eta manzanilla edo ezki-ura ematea, aldaketa posturalak, krema ematea mina duten alderdietan, besteak beste. Behar horiek EBAP-en (Erabiltzailearen bakarkako arreta-plana) adierazten dira. Behar horien arabera, aipatu beharra dago, erabiltzaile bakoitzak gauero behar dituen bisitak jasotzen dituela (balorazioa egiten da).

Zerbitzua jaso nahi duen orok zer egin behar du? Interesa duenak zer egin behar du?

Lehen sarrera edo atea, Azpeitiko Udala da. Beraz, informazio gehiago behar izanez gero, gizarte zerbitzuetako bulegora gertura daitezke edota hurrengo telefono zenbakira deitu: 943 157192.

Zerbitzua froga fasean dago urtarrilera bitartean. Zein da zuen orain arteko balorazioa?

Zerbitzuak abenduaren 30ra arte jarraitzea dago aurreikusita. Orain dela 2 aste, lehen balorazio bat pasa zitzaien erabiltzaileei, hau da, inkesta modukoa eta balorazioa ona izan zen. Pertsonak oso gustura daude zerbitzuarekin, batez ere, lasaitasuna sumatzen dutelako eta jakinda pertsona bat gauean datorrela lasaiago lo egiten dutelako. Gainera, badakite edozer gertatuta ere norbait etorriko dela, eta askotan gertatu ohi den bezala, erori eta gau osoan erorita ez dela egongo menpeko pertsona. Kontutan izan behar dugu, gaua sentibera dela eta askok bakardadea sentitzen dute, beldurra ere bai, ez baitago argitasunik.

Zenbat erabiltzaile ditu gaur egun? Eta zenbat langile?

Egun, 10 erabiltzaile ditu zerbitzuak. 3 langile daude; menpekotasuna duten pertsonentzako arretan prestakuntza jaso duten 2 laguntzaile eta gizarte langile bat, zerbitzua koordinatzeko eta garapenaz arduratzen dena.

Azpeitian bakarrik ala beste herri batzuetara zabaltzeko asmoa duzue?

Azpeitian hasi gara programa pilotu bezala, ikusi den beharra asetzeko eta jendeak ere zerbitzu honekiko harrera ikusteko. Hala ere, guretzako pozgarria izango zen beste herri batzuetara zabaltzea, asmoa Urola Erdira zabaltzea da lehenik.

Gaur egun mundu guztian Japonian erabiltzen dute bakarrik horrelako zerbitzua?

Guk dakigunez bai, ez dugu beste herrialderik ezagutzen horrelako zerbitzua eskaintzen duenik.

Testua: Ainara Arregui

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.