Saioa Baleztena
Modan dagoen kontzeptua da gizarte berrikuntza edo berrikuntza soziala. Definitzeko erraza ez izan arren, etorkizun justuagorako nahitaezkoa dela diote adituek. Gizarte arloan ere berritzaile izatea dagokigu.
Simon Willis, The Young Foundation-eko zuzendaria / Argazkia: ADO2
Azken urteotan nonahi entzun eta landu izan dira gure artean berrikuntzari lotutako ideia, diskurtso, proiektu eta abarrak. Egungo munduan aurrera egiteko gauzak ohiko moduan egitea ez dela nahikoa eta nahitaez berritzen eta egokitzen joan beharra dagoela onartu dugu. Berritzaile izatea gizarteko balioen goi mailan jarri dugu eta helburu garrantzitsutzat hartu dugu herri, erakunde, enpresa eta pertsona berritzaileak lortzea. Baina zer datorkigu burura berritzailetza edo innobazioa entzutean? Xabier Barandiaran, Deustuko Unibertsitateko soziologo eta gizarte berrikuntza, ikerketa eta aholkularitza masterraren zuzendariak argi du: “berrikuntzaz hitz egitean, gehienetan berrikuntza teknologikoak edo laborategiak datozkigu burura, agerikoena delako. Baina gizartean, benetako eraldaketa ikusten ez diren gauza horietan berritzetik dator: pertsonen balioetan, erlazioetan, prozesuetan, etab.”
Zehazki, eta egoki azaltzen jakin edo ez, berritzaile izateari buruzko ideia nagusi eta orokorra badugu. Baina zer da gizarte berrikuntza? Zer da “ikusezina” den gizarte arloko berrikuntza hori? Galderari erantzuteko, mundu mailako aditu Simon Willis-engana jo dugu urtarrilaren amaieran Bilbon emandako hitzaldiaren ostean. Willis Erresuma Batuko The Young Foundation-eko zuzendaria da eta gizarte berrikuntza arloan erreferentea da bera, nahiz berak gidatzen duen fundazioa. Europan eta mundu mailan hainbat eta hainbat proiektu bultzatzen eta gidatzen ari dira urtetan zehar, eta Bizkaiko Aldundiak gizarte berrikuntza sustatzeko duen planaren barruan, jardunaldi batera gonbidatuta gure artean izan da. Aukera baliatu dugu gizarte berrikuntzaz galdetzeko, eta Willis jaunak honela erantzun digu: “gizarte berrikuntza gizarte beharrei erantzuteko modu edo ikuspegi berria erabiltzea da. Ikuspegi hori soziala da bere izaeran eta helburuetan. Onuradunak konprometitzen eta mugitzen ditu gizarte eraldaketarako erlazioetan; eta hori lortzeko botererako eta baliabideetarako dituzten aukerak hobetu behar dira”. Aditu britainiarraren esanetan, beraz, gizarte berrikuntza estuki lotuta dago gizarte beharrei erantzutearekin, eta “gizarte beharrak aldatzen, konplexuago egiten eta areagotzen diren heinean, ezinbestekoa da gizarte berrikuntza geroz eta gehiago bultzatzea behar horiei erantzun ahal izateko”. Izan ere, Willis-en hitzetan, “gizarte berrikuntza ez da gizarteari lotutako gauzak beste modu batean ulertzea eta egitea bakarrik, baizik eta gizarte justuago eta berdinago bat lortzeko bidea ere bada. Desberdintasunak sortzen dituzten oinarrietara joz eraldaketa bultzatzean datza”.
Jendarte justuago eta berdinago baterantz joateko ideia hori hobeto ulertu nahirik, Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatutako Sinnergiak, berrikuntza sozialeko zentrora ere jo dugu. Gizarte berrikuntza sortu, partekatu eta transferitzeko hamar jarraibide eman dizkigute: “Gizarte berrikuntzek gizarteen kohesioa sustatzen dute; lehiakortasuna bultzatzen duten ukiezinak garatzen dituzte; gizartearen arazoak eta eskakizunak bideratzen dituzte; batez ere lokalak eta kontestualak dira; beste testuinguru batzuetara transferitu edo egokitu daitezke; desberdinen arteko lankidetza behar dute; pertsonen eta erakundeen arteko interakzioa behar dute; ezagutza, balioak eta teknologia konbina ditzakete; emaitzak eta inpaktuak sortzen dituzte eta emaitzak behagarriak eta neurgarriak dira”.
Gizarte ekintzaileak, ogibidea baino gehiago
Gure inguruko nahiz mundu mailako gizarte berrikuntzako adituei entzunda, argi dago gizarte berrikuntza kontzeptu zabala eta konplexua dela, baina argi dago halaber, aukera asko irekitzen dituen mundua dela. Barandiaranen hitzetan, “XXI. mendeko gizarte, erakunde, enpresa eta bestelako edozein taldek ezinbestean hartu behar ditu kontuan transformaziorako beharrezko diren ukiezin horiek: pertsonen balioak, jarrerak, emozioak, gaitasunak... eta hori guztia ingurunearekiko, inguratzen gaituen gizartearekiko, erlazioen loturan. Zentzu horretan, gizarte berrikuntza ulertzeko eta praktikatzeko gai diren gazteek aukera oso interesgarriak izango dituzte bai arlo profesionalean eta baita arlo pertsonal komunitarioan ere”.
Ildo horretan, teoriaz ez ezik, praktikaz ere asko daki Willis-ek. Hamarkadak daramatza berak gidatzen duen fundazio handi eta garrantzitsuak gizarte berrikuntzako proiektu konkretuak bultzatzen eta gizarte ekintzaileei ateak irekiz aukerak sortzen. Gizarte berrikuntzari lotuta, britainiarrak uste du “gizarte ekintzaileez hitz egitea ere ezinbestekoa” dela. Izan ere, “ekintzaile izan, eta proiektu sozialak gidatzeko eta sustatzeko gai diren gazteak nahitaezko ditugu gure herrietan. Aukera asko ari dira sortzen eta sortu behar dira arlo honetan”. Eta horregatik, “gizarte berrikuntzara gerturatzeko eta proiektu sozialetan parte hartzera” animatzen ditu gazteak. Gizarte arloa “boluntariotzatik askoz haratago doa, hor dago hirugarren sektore guztia, enpresa eta ekonomia sozialaren arlo guztia... irtenbide asko dituen mundua da”. Baina garrantzitsuena, Willis-en hitzetan, “ez da ogibidea izan daitekeela bakarrik, baizik eta gizarte hobe eta justuago baterako aukerak ematen dituen arlo profesionala dela, eta beraz, gure gizarteak hobetzeko gazteek duten bizitzeko modu bat” ere bada.
Lehen begiratuan ikusezina den hori, azaltzen erraza ez den hori, baina gizarte eraldaketarako ezinbestekoa den hori da gizarte berrikuntza. Kontzeptu teorikoa izateaz gain, hainbat eta hainbat pertsonek egunero praktikan jartzen dutena. Etorkizun hurbil nahiz urrunagoari begira, ate asko irekiko eta irekiaraziko dituen korrontea da gizarte berrikuntza. Gizarte justuago, kohesionatuago, lehiakorrago, eta azken batez hobea lortzeko, gizarte berritzaileak eta ekintzaileak beharrezkoak dira.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.