Ainara Arregi
2015.urtea “gogorra eta nahasia” izan da Europarentzat. Irailaren hasieran, Greziako hondartza batean, hilik agertu zen 3 urteko Aylan Kurdi mutikoaren irudiek, hango eta hemengo erraiak ernarazi ditu, eta Europak gaur gaurkoz duen erronka handienetarikoaren erakusleiho bihurtu zen.
Siriako gerratik ihesi, Schengen eremura iritsi diren errefuxiatu oldeak, Europako agintariak aztoratu ditu, eta adituek diotenez, krisi honek ezbaian jarri du Europaren sendotasuna. Europar Batasunaren eraikuntzan emandako pausorik garrantzitsuenetarikoa, Schengengo Hitzarmena, bertan behera utzi dute herrialde batzuek errefuxiatuei sartzen ez usteko. Hungariak,esaterako, Kroaziarekin duen mugan harresi bat altxatzea erabaki du. Gobernuek oztopoak eta mugetan kontrol zorrotzak berrezartzen dituzten bitartean, milaka errefuxiatu aurrera egin ezinik daude.
Jazarpenak, gatazkek eta pobreziak milioi bat pertsona Europara mugiarazi ditu, aurrekari gabeko datuak, UNHCR-en (Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen agentzia) eta OIM-en Migrazioen Nazioarteko Erakundea)arabera. 90. hamarkadaz geroztik, mendebalde eta erdiko Europan, gerren eta gatazken ondorioz iheslari gehien eragiten ari den gertakaria da. 2015ean, Mediterraneoa gurutzatu duten bi pertsonetatik bat, hau da, milioi erdi, Siriako gerratik ihesean doazenak izan dira, %20 afganiarrak, eta %7 irakiarrak.
Antonio Guterres UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen goi mandatariak adierazi duenez, “Siriako gerrak azken 25 urteetan gatazka batek sortutako iheslari kopururik handiena eragin du”. Ildo horretan, Guterresek azpimarratu du “sektore batzuetan atzerritarrenganako bazterketa jarrerak gora egiten duen heinean, goraipatzekoa da errefuxiatuek eta etorkinek bizi diren gizarteei zer-nolako ekarpena egiten dieten”. Gaineratu du, bizitzaren babesa, giza eskubideen defentsa eta tolerantzia eta dibertsitatearen sustapena Europako oinarrizko baloreak direla, eta horiek ezinbestean errespetatu behar direla.
“Badakigu migrazioa ezinbestekoa, beharrezkoa eta desiragarria dela”, gaineratu du William Lacy Swing-ek, Migrazioen Nazioarteko Erakundeko Zuzendari Nagusiak. “Ez da aski zenbatzea iristen den pertsona kopurua, ez eta, urte honetan 4.000 lagun desagertu direla zenbatzea ere, erabakiak hartu eta burutu egin behar dira. Migrazioak legezkoa eta seguru izan behar du ororentzat; bai migratzaileentzat eta baita, doazen herrialdearentzat ere”, esan du William Lacy Swing-ek.
UNHCR-ek emandako datuen arabera, 2015an indarkeriaren eraginez inoiz izan den desplazatu kopururik handiena eman da, 60 milioi pertsona. Gaur gaurkoz, munduko 122 pertsonetatik batek bere herrialdea utzi behar izan du. Ihesean doazen asko, duela ia 5 urte, Sirian hasi zen gatazkatatik ihesi doaz. Egunez egun, gainera, goraka doa sufrimendutik, minetik eta miseriatik ihesi doazenen kopurua. Ez da gustuz hartutako erabakia, behartuta baizik. Askok familia atzean utzi eta herrialdetik alde egin beharrean ikusi dute beraien burua. Errefuxiatuak dira gehienak. Batzuk Siria inguruetara alde egin dute, Jordania, Libano, Irak edota Turkiara, baina gehientsuenek beraien bizimodua arriskuan jarri eta Europarako bidea hartzea erabaki dute. Ez da bide erosoa inondik ere, trabak baino ez dituzte siriarrek errepresiotik ihes egiteko ibilbidean. Orain inoiz baino gehiago, laguntza behar dute.
Euskadin mila bat errefuxiatu espero dira 2 urteren buruan, eta administrazioak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek elkarlanean dihardute harrera hori ahalik eta egokiena izan dadin. Orain arte, esperientzia pilotua delakoaren bitartez, errefuxiatu bakan batzuk etorri dira, Europako beste zenbait herrialdetan bezala. Hemen, oinarrizko laguntza eskainiko zaie, hau da, osasun-arreta, hezkuntza baliabideak eta formazioa lan-merkatuan sartu eta lehenbailehen gizarteratu daitezen.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.