Ainara Arregi
Gorbeia mendiaren magalean, Zeanuriko Ipiñaburu auzoko etxaldean hartu gaituzte Jon Etxebarria eta Puy Arrieta senar-emazte artzainek; Beñat txikia ere han izan da guresolasaldian.
300 ardiko artaldea du artzain-bikote gazteak, eta artalde hori gobernatzea dute ogibide. 2017an Txapeldunen Txapela eskuratu zuten Ordizian, eta, 2012an eta 2015ean, Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa irabazi zuten. Artzaintzaren ogibidea galbidean dela kontutan hartuz, palmares horrek egiaztatzen du Ipiñaburuko bikote gaztagilearen lan egiteko modua. Eta, krisi garaian lana eta aisia uztartzeko nagusi diren arazoak hizpide, oporrik gabeko ogibide honetan murgilduta dagoen bikotearekin mintzatu gara, gaur egungo gizartea nola ikusten duten aztertzeko.
Zerk eraman zintuzten artzain izatera?
JON: Gurean, aitak eta, beti izan dituzte ardiak baina ez dira artzainak izan. Baina, nik ardiak beti ikusi izan ditut baserrian.
PUY: Gure etxean behiak izaten genituen, eta instalazioak berrizteko unea iritsi zenean, gurasoei komentatu nien ea zergatik ez genituen ardiak jartzen, instalazioak merkeagoak zirelako. Eta, nik lehendik ere banuenez ardiekin aritzeko gogoa, ba horrelaxe hasi ginen artzantzaren munduan.
Ingurukoek, familiak eta lagunek, zer esan zizueten artzain izan nahi zenutela esan zenienean?
JON: Hasieran apur bat harritu egin ziren, baina gero oso ondo.
PUY: Nire kasuan ondo hartu zuten, zeren nik ordurako asko laguntzen nuen etxean, eta ikusten zuten gustuko nuela mundu hau. Ondoren, Arantzazuko Artzain Eskolan hasi nintzen, Jon ezagutu nuen, eta hementxe gaude biok, bizimodu honetaz disfrutatzen.
Nolakoa da artzain gazte baten bizitza?
JON: Goizean goiz altxatu, ardiei esnea batu, gazta egin, ardiak mendira atera... Aurten, bi ume izanik, nahiko gogorra ari zaigu egiten, batez ere, Puyri, bera arduratzen baita gehienbat gaztandegiko kontuez, eta baita etxeko lanez ere.
PUY: Apurka-apurka gizonak ere hasi dira etxeko beharrak egiten, eta horrek asko errazten du lana.
Langabezian dagoen jendea animatuko zenukete artzain izatera?
PUY: Artzaina izateko argi izan behar duzu, artzaina izan nahi duzula. Alde ekonomikoaz haratago, hau bizimodu bat da, eta gustuko izan behar duzu naturarekin harremanetan egon, eta bertatik bizitzea. Horrez gainera, naturaren eta abereen bizimodua ulertu egin behar dituzu, lan honetan aritzeko. Hau lanbide bat baino, bizimodu bat da.
JON: Aurten, adibidez, negu oso umela egin du, eta artzainak ez badaki ardiei hezetasuna ez zaiela gustatzen, nola zainduko ditu ardiak? Horrelako ezagutzak ezinbestekoak dira gurea bezalako lanbidean aritzeko.
Garai batean ez bezala, gaur egun, aisialdirako denbora ezinbestekoa da askorentzat. Artzain batek ba al du aisiarako astirik?
JON: Jende askok denbora libretzat duen hori guk ez dugu, baina ni adibidez, ardiekin mendira irteten naizenean, niretzako hori da denbora librea, eta nik, asko gozatzen dut.
PUY: Gaur egun, jendea zein baino zein gauza originalagoak egin nahien dabil, norgehiagoka batean baleude bezala. Guk ez dugu halakorik bilatzen, guretzako etxean lasai egotea gauza handia da; hemen lan itzela daukagu, eta sarritan, etxean, naturarekin kontaktuan lasai egotea guretzat itzela da!!!!
Zer dira zuentzat oporrak?
JON: Guretzat oporrak ez dira beste askorentzat bezalakoak. Hiruzpalau eguneko irtenaldiak egiten ditugu Asturias, Kantabria edo Nafarroa aldera, etxetik gertu, etxaldean edozer gertatuz gero, hurbil egoteko. Aurten, adibidez, Nafarroa Behereko Makea herrira goaz abuztuan. Makea eta Zeanuri anaituta daude, eta han, gaztaren festa egiten da, eta hori dela eta, Udalak hara joateko gonbitea luzatu digu. Hauxe da oporrak planeatuta ditugun aurreneko aldia.
PUY: Jende askok pena sentitzen du ez garelako oporretan joaten 10-12 egun, baina gure oporrak bestelakoak dira. Adibidez, udan, goizez etxean lanean aritu ostean, arratsaldean, Bizkaiko kostaldera joaten gara, hondartzara. Gure umeak ohituta daude bizimodu honetara, eta gu gustura sentitzen gara horrela.
Nola ikusten duzue etorkizuna?
PUY: Gure burua etorkizunean ere hementxe ikusten dugu, ez dugu imajinatzen gure bizitza hemendik kanpora. Lan asko egin behar da baina egia da, gure bizitza hau dela.
Zuen seme-alabek ere lanbide honetan jarraitzea gustatuko litzaizueke?
JON eta PUY: Beraiek hala nahi badute zergatik ez!!!! Zaila da baina guri gustatuko litzaiguke gure seme-alabek ere jarraitu dezatela artzain izaten.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.