es
eu

Islandia: soldata berdintasunerako legea indarrean

Olatz Arrieta

Islandia aitzindaria da soldata diskriminazioaren aurkako borrokan. 1961.urteaz geroztik emakumeek eta gizonezkoek lan berbera egiteagatik soldata berbera jaso behar dutela dioen legea dago indarrean. Dena den, 2017ko martxoan, emakumeen nazioarteko egunaren harira  beste lege bat onartu zen Reykjaviceko parlamentuan enpresek soldata diskriminaziorik egiten ez dutela  ziurtatzeko eta 2018ko urtarrilean sartu da indarrean. Enpresei soldatetan genero berdinketa bermatzera behartzen dien munduko lehen herrialdea bihurtu da, horrela, Islandia. Eta ez da harritzekoa 334.00 mila biztanle dituen herrialde txiki hau izatea lehena, emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun gutxien dituen herrialdea dela kontutan hartuta. Gobernuak iragarritako datuen arabera, emakumeek gizonezkoek baino %5.7 gutxiago irabazten dute batez beste, emakumeen eskubideen aldeko taldeek desberdintasuna handiagoa dela dioten arren. Dena den, Islandian emakumeen eta gizonezkoen soldaten arteko aldea beste herrialde industrializatuetan baino txikiagoa da: mundu mailan batez bestekoa %32 da The Global Gender Gap indizearen arabera. Gobernuaren aldetik lege aldaketak sustatu dira, baina, herritarrak ere mobilizatu egin dira. 2016an protestak egon ziren kaleetan 2:38 izeneko mugimenduak antolatuta. Ordularietan arratsaldeko ordu biak eta hogeita hemezortzi jo zituenean milaka emakumek euren lanpostuak utzi zituzten, lanetik atera beharreko ordua baino lehen,  gizonezkoen eta emakumezkoen soldata berdinketa amaitzen zen  orduan, hain zuzen ere,  “Soldata txikiagoa, ordutegi murriztua” lelopean.

 

Indarrean sartu berri den legearen ondorioz, aurten, 25 langile baino gehiago dituzten enpresek bete beharko dute soldata berdintasunerako lege berria Islandian. Enpresa handiei, 250 langile baino gehiago dituztenei, 2018ko abendu arteko epea eman zaie soldatak berdintzeko. Txikiek, aldiz, 2021 bitarte izango dute epea. Gobernuaren aurrean frogatu egin behar dute ez dagoela soldata diskriminaziorik eta horretarako barne kontu ikuskaritza egin behar dute enpresan dituzten lanpostuen inguruan: zein motako lana egitea dagokion lanpostu bakoitzari eta langile bakoitzak jasotzen duen soldata. Soldata diskriminaziorik ez dagoela frogatzen dutenek, ISO ordainketa berdetasunaren zigilua, Jafnlaunavottun izenekoa, jasoko dute. Hiru urtean behin zigilua berritu egin beharko dute enpresek, soldatetan alderik ez dagoela ziurtatu eta gero. Islandiako gizarteak  eta  nazioartean emakumeen eskubideen alde lan egiten dutenek lege berria txalotu egin duten arren, kritikak ere nagusitu dira.

Islandiako enpresari taldeek legearen kontra hitz egin dute. Enpresa txikientzat batez ere administrazio gastu gehiago eragingo dituela diote, langileen soldaten inguruan informazioa bildu behar dutelako gobernuari bidaltzeko, eta lege berria betetzen ari direla frogatzeko. Hainbat ekonomialarik ere, lege berriaren aurkako iritziak eman dituzte, emakumeen eta gizonezkoen artean dagoen soldata aldea desagerrarazteak ez omen dituelako lantokietan emakumeen kontra dauden genero aurreiritziak ekiditen: emakumeek gizonezkoek baino “okerrago” negoziatzen dituztela soldatak eta ama direnean lehentasuna ez dela eurentzat lan mundua, haurrak hezitzea baizik.

Gizarteko arlo guztietan emakumeen kontra dagoen diskriminazioa eta ezarri diren genero rolak dira batzuren ustetan arazo nagusia, eta, arazo hori heldu arte ez da arazoa konponduko. Txosten ugari egin dira gaiaren inguruan baina gizonezkoen eta emakumezkoen arten dagoen soldata aldearen inguruko ikerketak duela urte gutxi hasi dira sustatzen. Erreferentzia nagusia, 144 herrialdeetako datuak biltzen dituen The Global Gender Gap Index delakoak, 2016ean jarri zuen martxan Munduko Foru Ekonomikoak. Herrialde gehienetan, urtetik urtera, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata aldea gutxitzen ari den arren, aurreikusita dago, neurririk hartu gabe, 217 urte beharko liratekela, guztira, berdintasuna bermatzeko

 

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.