Olatz Arrieta
Europar Batasunean haur bat pobre izateko arriskua bizi den herrialdearen araberakoa izaten da. Errumanian pobrezia eta gizartean baztertuta egoteko arriskua haurrentzat % 51.koa da. Danimarkan, berriz, %15-ekoa. Europar Batasunean bataz bestekoa %28. Alemanian, Europako herrialderik aberatsenean, ekonomiak hobera egin duen arren, haur pobrezia igo egin da. Alemaniako gobernuak kaleratutako txosten baten arabera, 2.8 miloi haur eta gazte pobre izateko arriskuan bizi dira, 2010an baino %1.5 gehiago. Gorakadaren arrazoi nagusia etorkin familien kopuruaren eta gurasoetatik bat lan mundutik kanpo daukaten familien hazkundea izan dira. Europako Parlamentuak egindako txosten baten arabera, haurren pobrezian eragiten duten faktoreak bost dira: familia egitura, gurasoen lan egoera, ama lan munduan dagoen edo ez, gurasoen hezkuntza maila eta euren jatorria.
Noiz esan daiteke haur bat pobrea dela Europan?
Haurrek esan digute beraientzat pobrezia dela eskolara sabela hutsarekin joatea, estresatuta egotea gurasoek ezin dutelako errenta ordaindu, neguan etxean eta eskolan hotza pasatzea, liburu bat erosteko dirurik ez izatea eta ametsak eta itxaropenak ez edukitzea. Euren bizitzaren alde ugarirengan eragiten die pobreziak eta adinekoen pobreziarekin alderatuta ezberdin eragiten die, munduan eta Europan haurrek helduek baino aukera gehiago dituzte pobrezian bizitzeko. Europan zenbat haur pobre ditugun zenbatzeko neurketa ekonomikoak ez dira nahikoak; Europar Batasunean esaten dugu haur bat pobrea dela bere familiak bataz besteko soldataren ehuneko 60tik behera irabazten badu, gurasoek ahal duten baino lan gutxiago egiten dutenean, familiak ezusteko gastuak ordaindu ezin dituenean, bi egunean behin haragia, arraina, edo oilaskorik jan ezin dutenean edo beharrezkoak diren gauzak ez dituztenean harropa garbitzeko gailua esaterako. AROPE, At Risk of Poverty or Social Exclusion, izeneko neurketa sistemak aipatutako faktoreak biltzen ditu eta Eurostaten azkeneneko datuen arabera Europan 25 miloi haur daude pobrezia eta bazterketa arriskuan Europan. AROPE abiapuntu ona da haur pobreziari buruz informazio estatistikoa biltzeko baino azterketa sakonagoa behar da ondo ulertzeko non dauden laguntza gehien behar duten haur taldeak eta zein informazio falta den. Investing in Children programaren barruan Europar Batasunak baditu haurren ingurukoak diren datuak eta hauek erabili zitezkeen jakiteko zenbat haur bizi diren paretetan humedadea duten edo teilatutik ura sartzen den etxeetan, zenbat haurrek jasaten dituzten buruko gaixotasuna, hezkuntza maila edo osasun zerbitzuak erabiltzeko erraztasuna. Dena den haurrekin zuzenean harremana duten indikatzaile hauek ez dira maiz jarraitzen
Save the Children erakundeak haur pobreziari buruz egin duen txostenean haurren hezkuntza pobrezia azpimarratzen du, zergatik da hezkuntza ain garrantzitsua ?
2016an kaleratu genuen Ending educational and child poverty in Europe, txostenean hezkuntza pobrezia azpimarratu genuen bai; guretzat hezkuntza pobrezia prozesu bat da, haurrek duten hezkuntzarako eskubidea mugatzen duena, ikasteko eta garapen eta ahalmen kognitiboak zein ez kognitiboak kentzen dien prozesua . Azpimarratu nahi izan duguna da harreman handia dagoela gaztetxoen irakurketa eta matematika ahalmenen eta gurasoen egoera sozioekonomiko eta hezkuntza mailarekin: Eurostaten eta PISA azterketaren datuen analisia egin eta gero ikusi dugu egoera sozioekonomiko baxuenetan dauden haurrek egoera sozioekonomiko altuagoan daudenek baino ehuneko 33 aukera handiagoa daukatela matematikan maila minimoa ez lortzeko.
Gainera gurasoek hezkuntza mailarik baxuen baldin badaukate, lehen mailako hezkuntza edo bigarren mailakoa, pobrezia eta bazterketa arriskua ehuneko 43 handiagoa da haurrentzat hirugarren mailako hezkuntza duten gurasoen haurrekin alderatuz gero; eta batzuen eta besteen arteko tartea gainera bi puntua hazi da 2012 eta 2014 urteen artean. Honek ez du esan nahi hezkuntza maila baxuagoa duten gurasoei gutxiago inporta zaienik euren haurren egoera; gurasoen hezkuntza maila soldatarekin eta lan mundan duten estatusarekin lotuta dagoenez sozialki eta ekonomikoki beherago dauden haurrek pobrezian eta baztertuta bizitzeko arrisku handiagoa dute Apurtzea oso zaila den zirkulua da, pobrezia ekonomikoa eta hezkuntza pobrezia elkar indartzen dutelako; belaunaldi batetik bestera transmititzen da desabantaila.
Zein neurri hartu daitezke Europar Batasunetik hezkuntza pobrezia gutxitzeko?
2013an Europar Batzordeak Investing in children: breaking the cycle of disadvantage, gomendioak kaleratu zituen herrialdeentzat eta bi gomendio nagusi eman zituen: Bitartekoak ematea gurasoen enplegua hobetzeko eta familien onura sozialak gehitzeko eta kalitatezkoak, eta denen eskura dauden zerbitzuak ematea hezkuntzan, osasun zerbitzuetan, etxebizitzan.... Hala ere gomendioen izan da orohar Europa barrena; haurren pobreziaren aurka borrokatzeari lehentasuna eman beharko liokete europar instituzioek: Europako haurren egungo eta etorkizuneko egoera giltza da Europar Batasunaren etorkizunarentzat. Eman dituen gomendioak nola aplikatzen diren gertuagatik jarraitu beharko lituzke Europar Batasunak; eskura dauden datuak hobeto erabili beharko lirateke europar eta estatu mailan hartu beharreko politikak hobetzeko. Datozen hilabeteotan Europar Batasunak datozen urteetarako kontuak onartzen dituenean herrialdeek aukera izango dute haurrentzat lehentasuna duten politiketan inbertitzeko eta Europan haur pobrezia nabarmen murrizteko.
Europan Roma etniako haurrak dira pobrezia arrisku gehien dutenak
Roma etniako haurrak Europan haurren artean egoerarik ahulena duten taldekoetako bat dira, Bulgaria, Hungaria, Errumania eta Eslovakiak dituzte Roma populazio talderik handienak baina datu gutxi ditugu euren egoerari buruz. 2014ko Munduko Bankuaren datuen arabera Roma familien ehuneko 71% edo gehiagok munduko gune pobreenetan dauden pobrezia mailak dituzte .Europar Batasunetik gomendioak eman dituzte Roma etniaren hezkuntza maila hobetzeko eta diskriminazioa gutxitzeko eta batez ere jasaten duten segregazioaren kontra neurriak hartzeko bai maila lokalean eta baita erregio mailan ere.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.