Ainara Arregi
Martin Berasategi (Donostia,1960/04/27) euskal sukaldari ospetsua zazpi Michelin izarren jabe da, eta gurera ekarri dugu, gizarte gaiez hitz egitera.
Mundu erdi gosez dagoen bitartean, beste erdiak gehiegizko pisua dauka. Nola uler daiteke hori?
Tristea da, baina mundua alderantziz egina dago. Mundu erdian elikagaiak sobratzen diren bitartean, beste erdian, horien beharra dute.Dena dela, gu bezalako hiritarrei eskuetatik alde egiten diguten arazoak dira horiek, eta erabakiak hartzen dauden politikariek ekin behar diote lanari, horrelako arazoak egunetik egunera gero eta txikiagoak izan daitezen.
Diru asko behar al da ondo elikatzeko?
Nire ustez, ez. Antzinatik, gizakiak elikadura orekatua bat eduki izan du kasurik gehienean (herrialde garatuetan behintzat), eta, gaur egun ditugunak baino baliabide askoz urriagoekin. Garai batean, baserrietan bizi ziren familiek baratzetik jasotako elikagaiak jaten zituzten otordu gehienetan, eta, haragia zein arraina jateko aukera gaur egun baino askoz urriagoa zen. Hala ere, haurrak zein helduak osasuntsu egoten ziren. Egun, elikagai hauek merkatuetan preziorik eskuragarrienean aurki ditzakegu, esaterako, patata, arroza, esnea, zerealak, edozein motatako barazki edota fruituak.Horregatik, ez dut uste, aurrekontua dela ongi elikatzearen oztoporik handiena.
Gure adinekoak osasuntsu elikatzen al dira?
Egia esan. kasu desberdinak daude. Dena dela, gauza jakina da geroz eta gehiago garela ongi jateaz eta osasuntsu egoteaz arduratzen garenak. Pertsona gazte zein heldu gehiago ikusten da, egun, kirola egiten, eta, txikitatik haurrei ohitura onak irakasten saiatzen ari gara. Elikadura osasuntsu bat guztiz beharrezkoa da, bai lanean, edota, baita aisian ere, ondo sentitzeko norbera bere buruarekin. Beraz, hortaz ohartzea gauza positiboa dela esango nuke.
Jakin badakigu Martin Berasategik hainbat elkartasun proiektutan parte hartu duela. Gure gizartea solidarioa al da, oro har?
Beti dago zerbait gehiago egiterik baina egia esanda jendea eskuzabala dela esango nuke. Bakoitzak bere egoera pertsonalaren arabera, eskala desberdinetan, laguntzen du. Familia arazoetatik hasi eta proiektu garatuagoetaraino lagun dezakegu. Aitzitik, beti ez da posible izaten guztiei laguntzea, eta hau da nire kasua; agenda pertsonala dela eta, egunak ordu kopuru mugatuak izaten ditu, eta ez naiz gustatuko litzaidakeen adina proiektuetan laguntzera iristen. Hala ere, ahal dudan guztietan laguntzen saiatzen naiz.
Nola ikusten dituzu Euskadiko gizarte zerbitzuak? Zer falta zaie, eta zertan dira bereizgarriak?
Askotan kritikoak izaten gara inguruan ditugun gauza eta zerbitzuekin, eta egia esan, hobetzen joan ahal izateko sekretu bakarra da, alegia, geure buruarekin kritikoak izatea. Hala ere, gure ingurunearekin oso harro egon gaitezke. Zerbitzu oso onak dauzkagu eta profesional ezin hobeak. Hobetu beharra daukagu, baina ezin dugu ahaztu pertsona asko garela eta guztiok behar desberdinekin. Dena dela, adibide bat jartzearren jangela sozialena aipatuko genuke. Ixilean egiten den lan asko dago, eta familia eta norbanako askori laguntzen zaie zerbitzu hauen bitartez. Gainera, ingurune eskuzabala gara eta kanpotik datozen pertsonak bertakoak bailiran onartzen ditugu.
Zein da gizarte hobe eta parekatuago bat lortzeko errezeta?
Jakingo banu!!! Aholku bat ematen uzten badidazue, egunero pertsona hobeagoak izaten saiatzea da.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.