es
eu

Ipini arreta eta entzun

Danel Agirre

Berlingo Café Ole Alemanian entzungor batek zabaldu lehen kafetegia da. Neukölln auzoko txoko kuttun bilakatu da bizkor. Keinuena beste hizkuntza bat gehiago da bertan; baita orain arte eskuekin tartarik eskatzen ez zekitenentzat ere.

Sezer Yigitoglu gorra da, eta bere bezeroei gutxik bezala entzuten daki. Langile eta diru-sarrera apaleko etorkin artean eman du bizitza osoa, 33 urte Berlingo Neukölln auzoan. Bere kafetegia zabaldu zuenerako, ordea, oso bestelako itxura zuten ingurumariek. Sagardun ordenagailuz jositako Coworking bulegoak eta klub modernoak ere tartekatzen dira orain bazar turkiarrekin. Ikasle, artista eta familia gazteek betetzen dituzte libratzen diren etxebizitza guztiak. Zapatuak asko luzatzen zaizkie bizilagun berriei, eta igandean berandu hasi ohi dute suspertzeko saiakera. Sezerrek arratsaldeko zortziak arte prestatzen dizkie zezen plaza baten tamainako gosari erretiluak. Txerriki eta gazta gabekoak dira asko, zerbitzatu kafe mordoa sojazko esnearekin bustitakoak diren bezala. Ia gehiegikeria dirudite plater batzuk, ia hogei osagai fresko ingururekin gainezka. Eta ondoren tarta zati batekin ez bukatzea ideia oso txarra da. Bere bezero batzuen ohitura eta eskaerak direla eta, hauen bertsio beganoak ere sortzen badabil aspalditik. Neuköllnetik harago zabaldu da hauen ospea.

Izan ere, oso kontu serioa dira Sezerren tartak. Bere lagunek aspaldi zekiten hori. Okin eta gozogilea da ofizioz, eta opilak egiten zituen lantegi handi batean kontratua bukatu zitzaionean, bere negozioa abia zezan animatu zuen haietako batek. Alemania osoan ez zegoen ordura arte kafetegi baten jabe zen pertsona gorrik. Sezer bera zalantzaz bete zuen enplegu bulegokoen eszeptizismoak, eta diru-laguntzarik izango ez zuela egiaztatzeak. Bere instintuari eta lagunaren bulkadari jarraitzea deliberatu zuen ordea, eta 2012an zabaldu zuen Café Ole.

Izenak ez dirudi originalegia, alboko kalean ere badago oso itxura susmagarriko beste Café Ole bat. Baina Sezerrek omenaldia egin nahi zion bere negozioko animatzaile bezala aritzen denari. Bera sukaldean badago, kide horrexek agurtzen du atetik sartzen den oro. Eta tarta jateko astirik ez dutenak ere sartzen dira Ole zakur maitagarriari igurtzi batzuk egitera. Askotan, kanpora irteteko baliatzen du une hori, Boddinstrasse kalean berritasunik ba ote den sarri egiaztatu nahi izaten du Olek eta.

Sezerrek ezpainak irakurrita hartu ohi ditu mandatu gehienak. OK! batekin erantzun ohi du beti, eskuko hatz lodia altxatuta. Haren beratasuna ez da oso ohikoa Berlin hotz samarrean. Zeinu hizkuntza darabilten bezeroak ere ez dira gutxi. Gorrak edo mutuak dira gehienak, Café Ole aipatu komunitatearen bilgune ofizioso bihurtu delako Berlingo bazter horretan. Beste batzuk croissant bat edo capuccino bat ahotsik erabili gabe nola eskatzen den ikasi nahi izan dute ordea. Kafetegian badaude oinarrizko kontzeptuak ikasteko baliagarri diren esku-orriak, eta jaki edo edabeak eskatzen laguntzeko diagramak.

Ez dira horiek publiko zabal bati errealitate berri bat ezagutarazteko Café Olen eman ohi diren ekimen bakarrak. Hirian gor eta mutuentzat antolatzen diren hitzaldi, antzezlan eta kontzertuen informazioa (hip-hop estilokoak, esaterako) eta afixak topatu ahal dira bertan. Sezerrek ere antolatu izan ditu gisako emanaldiak berean. Baita dezibelio gehixeago dituztenak ere, guztien nahasketa baita Café OIeren meritua, toki bakan bihurtzen duena. Berak ere topatu du gainera hiriko soinu-bandaz gozatzeko modua (igande gauez ia beti, astelehenetan bakarrik libratzen duelako). 24 orduz technoa programatzen duten klubetara hurbildu ohi da noizean behin. Danbor soinu ozen eta errepikakorra da musika horren ezaugarria; bibrazio biziak ere eragin ohi ditu, lurrean paratutako bozgorailuen alboan nabarmen antzematen direnak. Entzungorrek musikaren erritmoa aise jarraitu ahal dute txoko horietan, berlindarren ohitura sakratuarekin bat eginik: ordu luzez burua galduta dantza egitea.

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin

En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.