es
eu

Hezkuntza inklusioaren bidean

Ainara Arregi

Gizartearen egituraketak hala eskatuta, inklusioa gero eta entzunagoa den berba da gure artean. Inklusioa gizartean, lan merkatuan, eta nola ez hezkuntzan. Ander Cornejok 23 urte ditu, eta Kazetaritza ikasketak egin ostean, Komunikazio Korporatibo Masterra bukatzen ari da.

Txikitan, erretinoblastoma gaixotasuna atzeman zioten, eta harrezkero, itsua da. Ikusi ezintasun horrek, ordea, ez du kikildu Gallartako gaztea, eta  irudiak horrenbeste esangura duen kazetaritza munduan murgiltzea erabaki zuen. Anderrek berak aitortu digunez, ibilbidea erabat laua izan ez den arren, ikasturte guzti hauetan ederki moldatu da. “Eskola eta institutu garaian, CRI (Centro de Recursos para la Inclusión del Alumnado con Discapacidad Visual) delako zerbitzuaren laguntza izan nuen, hau da, laguntzaile espezializatua izaten nuen, batez ere, ikusmena ezinbestekoa zen irakasgaietan, matematiketan esaterako. Makina berezi bat erabiltzen nuen; bertan sartzen nituen zeinu eta ikur guztiak, eta ondoren, eskuarekin irakurtzen nituen. Irakasleak arbelean zerbait idatziz gero, laguntzaileak arbelekoa hitzez azaltzen zidan, nik “ikusi” ahal izateko. Horrez gainera, material guztiak braille idazkerara egokitu zizkidaten”, azaldu digu Anderrek.

Institutura jauzi egin zuenean, han ere ez zuen aparteko oztoporik izan, baina sarritan, laguntzailearen eta bere arteko komunikazioaren beharra zela eta, erritmoa besteena baino motelagoa zenez, egun batzuetan, klaseak bukatu ostean, laguntzailea eta biak eskolan geratzen ziren, irakasleak azaldutako guztiak ondo ulertu zituela ziurtatzeko.

Unibertsitatera salto egiteko garai iritsi zenean, Anderrek gainerako ikasle guztiek bezala, Unibertsitatera sartzeko Proba edo selektibitatea delakoa egin behar izan zuen. Gainerako ikasleek ez bezala, ordea, gela batean bakar-bakarrik egin zuen; eduki guztiak braillera egokitu zizkioten, eta galderak irakurri ahala, ordenagailu bidez erantzun zituen.

Unibertsitatera iritsitakoan,  Anderrentzat gauzak aldatu egin ziren apur bat, eta han jada ez zuen espezializatutako laguntzailerik izan ondoan. Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako EHUko Zerbitzuaren bidez, ordea, unibertsitatean behar izan dituen baliabide guztiak izan ditu eskura.

Ikasturtea hasi aurretik, Orientazio Zerbitzuko teknikarien laguntzaz, Anderrek EHUko Leioako Campusaren bazter eta txokoak bisitatu zituen, behin ikasturtea hasita, nondik eta nola ibili behar zuen jakiteko. Arlo akademikoari dagokionez, irudiak aparteko garrantzia zuen irakasgaietan, fotokazetaritzan, diseinu grafikoan, eta ikusentzunezko komunikazioan, esaterako, zailtasunak izan zituen, irakasgai horren funtsa irudien edizioa delako, eta Anderrek ezin duenez ikusi, irakasleak Ander ebaluatzeko beste sistema bat bilatu behar izan zuten, eta irakasgaiaren alde teorikoari eman zion alde praktikoari baino garrantzi handiagoa. Horrez gainera, irakasleek emandako zenbait dokumenturekin ere arazoak izan zituen. Esaterako, Anderrek irudiak “irakurtzeko” erabiltzen duen Jaws programak ez ditu eskaneatutako irudiak eta diapositibak irakurtzen, eta beraz, horrelakoetan, laguntza eskatu behar izan du.
Osterantzean, Anderrek aitortu digu ez duela zailtasun berezirik izan. Ordenagailuko pantaila irakurgailuaren bidez, eduki gehienak eskura eta irakurgai  izan ditu. “Ordenagailua nire boligrafoa da; horrekin idazten dut, horrekin jasotzen ditut e-postak, horrekin irakurtzen dut. Ordenagailuaren teklatuarekin eta aurikularrekin, behar dudan guztia daukat”, gaineratu du Gallartako gazteak. Unibertsitatean aurkitu duen abantailetako bat lanak taldeka egitea izan dela azpimarratu digu Anderrek.  Ander testuez arduratzen zen, eta bere ikaskideek gainerakoa egiten zuten.  Ildo horretan, Gallartako gazteak aitortu digu berarentzat oso baikorra izan dela ikaskideek itsu izatea naturaltasun osoz hartu izana, eta gainerako beste edozein bezala ikaskide bezala hartu izana. Anderrentzat ez ezik, irakasleentzat ere, oso aberasgarria izan da ikasleen artean itsu bat izatea, horrelako kasuekin metodologia berriak aplikatzen ikasi dutelako.

EHUko irisgarritasunari dagokionez, Cornejok uste du zenbait desgaitasunetarako, gurpildun aulkian dabiltzanentzako, esaterako, oraindik asko dagoela egiteko, edota, baita, entzumen arazoak dituzten pertsonentzat ere gehiago erraztu beharko luketela, adibidez, interpreteekin.  Ikusmen arloari dagokionez, irakasleekin hitz eginez eta komunikazioa landuta, EHUko Leioako Campusa nahikoa irisgarri dela irizten zaio Anderri. Nola nahi ere, zerbait hobetzerik balego, Anderrek arlo digitaleko irisgarritasuna hobetu luke, adibidez, baliabideak erraztu eta informatika geletan pantaila irakurle gehiago ezartzea. Bestela esanda, “norberaren ordenagailuaren menpe egon behar ez izatea”, adierazi digu Anderrek.
Duela 20-30 urtetik gaur arte, itsuek gizartean integratzeko emaniko urratsak handiak eta ugariak direla esan digu Ander Cornejok, eta alde horretatik, zorioneko sentitzen da beste garai batean jaio delako.

Irisgarritasun arazoak
Ander bezala, Itziar Perez ere, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako EHUko Zerbitzuaren bidez iritsi zen Leioako Campusera.  Sortzetiko miastenia, gaixotasun arraroen taldean sailkatuta dagoen eritasun neuromuskularra daukan 24 urte gazte hau, Matematika lizentziaturako azken ikasturtea ikasten ari da.

10 hilabete zeuzkala diagnostikatu zioten gaitza, eta pauso batzuk oinez egin ditzakeen arren, laster nekatzen da eta, horregatik gurpildun aulkian dabil.

Arestian, Anderrek aipatu digunaren ildotik, Itziarrek unibertsitatean aurkitu dituen arazorik handienak irisgarritasunarekin loturik daude. Itziarrek gurpildun aulki elektrikoa erabiltzen du, eta unibertsitate barruko desplazamendu guztiak berak bakarrik egiten ditu, komunera doanean izan ezik. Kasu horretan, Pilarrek, berezitutako laguntzaileak, laguntzen dio.  “Unibertsitateko jantokian bazkaltzen hasi nintzenean, mikrouhin labea oso altu zegoen kokatuta, eta beti laguntza eske ibili behar izaten nuen. Gaur egun, ordea, arazo hori konponduta dago”, azaldu digu Itziarrek.

Itziar Perezek ongi gogoratzen du unibertsitateko aurreneko urtean, zenbait irakasgai Fisikako ikasleekin batera ematen zituztenez, gurpildun aulkiarekin oso deserosoa egiten zitzaiola gelarik gela aldatzen ibili beharra, Zientzia Fakultatean desgaituentzako igobideak nahiko murritzak direlako: “Fisika irakasgaia Paraninfoan ematen genuen, gela arruntean ez ginelako denok sartzen, eta paraninfora joaten nintzenean, gurpildun aulkia aretoaren goiko aldean utzi, eta laguntza eskatu behar izaten nuen zenbait eskailera jaisteko, bestela paraninfoaren goiko aldetik ez bainuen ezer ikusten”.

Azken urteetan, irisgarritasunari dagozkion kontu asko hobetu diren arren, gaur gaurkoz ere badagoela zer egin adierazi digu Trapagako gazteak, esaterako, liburutegian. Gaur egun, bigarren solairu arte igogailua dago, baina handik gora ez, eta bigarren solairutik gorako komunak ere ez daude elbarrientzat egokituta: “Liburutegian, narratiba arloko liburuak dauden tokira, 6.solairura, joan nahi badut, telefonoz deitu behar dut eta EHUko beharginak etorri behar dira zenbait ate ireki, igogailua hartu eta liburutegira iristeko”. 

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin

En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.