es
eu

Lorea Aretxaga: “Gizartea ez bada inklusiboa, batzuk beti egongo dira estigmatuta, eta ez da eskola inklusiborik egongo”

Ainara Arregi

Lorea Aretxaga, Berritzegune Nagusiko aholkularia da, eta Gizadiberri berarekin jolastu da eskola inklusiboa zer den azaldu eta Euskal Eskola Publikoa, gaur gaurkoz, inklusiboa den aztertzeko.

Zer da eskola inklusiboa?
Eskola inklusiboa guztiontzako eskola da, ume guztien beharrizanei erantzuna emateko gai dena. Eskolak, ume guztiak hartzeko prest izan behar du, eta haur guztiak gelan elkarrekin egotearren ez da bermatzen eskola inklusiboa izango denik.
Denok ezberdinak gara, baina ez eskubideetan. Denok ezberdinak izan arren, berdinak gara eskubideetan, eta eskubide horrek bermatu behar ditu eskola inklusiboak. Amaitu gabeko bidea da eskola inklusiboa, apurka apurka goaz bide horretan;  integraziotik hasi ginen, eta inklusiorantz goaz.

Zeintzuk dira hezkuntzaren gaur egungo erronkak, inklusioa bermatzeko?
-    Aniztasun funtzionala duten ikasleek ez dute begira egon behar geletan, gainerako ikaskideek bezala, ikasi egin behar dute, eta horretarako,  inori ez zaio inolako helmugarik jarri behar.
-    Irakasleen azalpenaz gain, garrantzitsua da ikasleen beraien parte hartzea ere areagotzea proiektuen bidez, eta apurka apurka bagoaz metodologia aktiboetara. Metodologia aktibo horietan pertsona da protagonista, eta guztiak izan behar dira protagonistak.
-    Ikasleen arteko interakzioak indartzea; ikasleak irakasleak azaltzen duenaz gain,  garrantzitsua da gainerako ikaskideekin ere harremana sendotzea. Orduan, ume batzuekin adi egon behar gara ume horiek interaktzen duten, ikasten duten, beraien beharrizan guztiak bermatuta dituzten ziurtatzeko.  Hori dena ondo ikusi behar da, eta ondo pentsatutako praktikak izan behar dira. Eta praktika horiek ondo aztertu behar dira, haatik, beti amaitu gabeko bidea izango da.
-    Ikastetxeak ikas-komunitatea izan behar du, hau da, gurasoek, ikasleak,  irakasleak, giza-eragileak… Benetako partaidetza bultzatzea da helburua. Gurasoek ekarpen asko egin ditzakete, baina, gaur gaurkoz, hori erronka bat da, ze protagonista nagusia irakaslea da. Egia da irakaslearen rola oso garrantzitsua dela, baina rol hori egiteko modua aldatzen joan behar da. Eskola inklusiboa, eskola irekia, komunitateari irekia, partaidetza bultzatzen duena, eta giza eskubideetan oinarritzen den eskola da.

Eskola denon eskola izateko nola egokitzen da? Ze baliabide behar ditu?
Eskola ezberdinek eta sare ezberdinek batzuetan ibilbide ezberdinak jarraitu dituzte.  Euskal Herrian, esaterako, ikastetxe batzuk sareetan daude antolatuta (Amaraberri, Kalitate sarean, Ikas-komunitate sarean, etab), eta gaur egun, oso interesgarria da Partekatuz Ikasi ekimena. Ikastetxe batzuk beste ikastetxe batzuekin harremanetan jartzen dira, eta praktika onak partekatu egiten dituzte. Eskolek gainera badute prestatzeko aukera, urtero, formazio proiektua egin dezakete, eta formazio proiektuetan, eskola inklusiboa erronka bat da.

Azaldutako guztiaren arabera, irakaslearen rola guztiz aldatuko litzateke?
Honek eskatzen du irakaslearen rol aldaketa erabatekoa, eta horretarako formazioa behar da. Eskolek euren formazio proiektuak egin ditzakete erronka guzti hauei aurre egiteko, eta horrez gainera, hezkuntza sisteman badago plan bat Prest gara izenekoa, formazioa eskaintzen duena.
Dena dela, irakasleek ezin dute zain egon ea Hezkuntzak Sailak zer dioen, eta egia da, oro har egon ere ez direla egoten. Garai batean, ez zen erraza, ezagupena unibertsitateetan edota akademietan egoten zelako, orduan denbora izan behar zenuen irakurri, unibertsitatera joateko …. Baina gaur egun, Internetekin hori askoz errazagoa da.  Horrez gainera, informazioa partekatzen ikasi behar dugu, baia ez soilik irakasleak, baita gurasoek eta ikasleek beraiek ere. Elkarrizketarako gaitasun handiak izan behar dira gaur egun, eta aniztasunerako gaitasuna ere oso garrantzitsua. Aniztasuna gizartean tokia egiten ari da, eta guztiok proaktiboak izan behar dugu, eta gainerakoei entzuten ikasi behar dugu. Eskola inklusiboa garatzeko denok gara beharrezkoak.

Zein baliabide erabiltzen ditu euskal eskola publikoak inklusibitatea bermatzeko?
Hainbat profesional dauzkagu, eta hainbat arlotakoak. Berritzeguneak ere hor dauzkagu, eta zerbitzu osoak daude eratuta.
Eskoletan, laguntza irakasleak eta hezitzaileak daude; tutorea da protagonista eta beste guztiok laguntzeko gaude.
Lehen hezkuntzan irakasle aholkularia ere izaten da, eta bigarren hezkuntzan irakasle orientatzailea. Funtzio eta rol propioak dituzte, batez ere, aniztasunari erantzuteko orientabideak, metodologiak, antolaketa, baliabideak noiz eta nola erabili… Ikastetxea bere osotasunean ibilbide honetan jartzen laguntzen dute.
Eskoletatik kanpo Berritzeguneak daude, eta bertan daude hezkuntza premia bereziko aholkulariak (psikologo eta pedagogoak), eta baita okupazio terapeutak, fisioterapeutak, zeinu hizkuntzako interpreteak,  gorren koordinatzaileak, ikusmen arazoak dituztenentzako ikastetxeak, eta, ospitaleetan eta etxeetan eskolak eskaintzen zerbitzuak, besteak beste. 

  Maila guztietan bermatzen da inklusibitatea?
Bigarren hezkuntzan eta goi mailako hezkuntzan asko egin barik dago oraindik, baina hala eta guztiz, selektibitate probetan, gauzatxo batzuk hasi dira kontuan hartzen. Esaterako, dislexikoen kasuan, laguntzailea izan dezakete azterketan, galdera ondo ulertu dutela bermatzeko, denbora gehiago azterketa egiteko, azterketa gela lasaiago batean egiteko aukera... Hor hasi dira irisgarritasunari dagozkion pauso batzuk ematen. Sarrera frogatan, EGA azterketan, hizkuntza eskoletan ere, inklusioaren kontuarekin buru-belarri dabiltza,  eskaria asko igo delako. Gizartea zenbat eta inklusiboa izan, eskola ere inklusiboagoa izango da.

Zeintzuk dira eskola inklusiboak dituen zailtasunik handienak?
Oztopoak non dauden ez jakitea. Oztopo asko ez dira ikusten: arrazakeria, elitismoa, ezberdintasuna ez onartzea, lankidetzan ez aritzea, solidaritatea ez egotea… Mila oztopo daude ikusten ez direnak, ez direnak bisualak.  Icebergaren gailurra ikusten dugu baina ez oinarria, eta zehazki horixe da bilatu behar duguna, oinarri-oinarrian zer dagoen jakin behar dugu.
Horretarako behar da formazioa, pertsonek entzuten ikastea.. Bitartekoak egokitu beharrean, tresna funtzionala jarri behar zaie aniztasun funtzionala dutenei pertsona konpetenteak izan daitezen.
Denok gogoan izan beharko genuke oinarrizko printzipioa, hau da, gauzak txarto doazenean zerbaitengatik izaten dira, eta, errua inori leporatu beharrean, arazoa zertan datzan aztertu behar konponbideak bilatzek.

Zer botatzen duzue faltan eskola inklusiboaren eraikuntzan?
Gizarteak onartzea hezkuntza gizarte arazo bat legez, eta ez eskolako arazo legez. Hezkuntza gizarteko eta gizartearen ardura da, erronka edota lan konpartitu bat da. Eta oraindik bakoitza bere aldetik doa; gurasoa bere aldetik, irakaslea bere aldetik , gizartea bere aldetik.

Eskola inklusiboak efikazagoak al dira?
Askoz efikazagoak dira, bai. Lehen pentsatzen zen eskola inklusiboaren apustua egitea kalitatea jaistea zela, eta guztiz kontrakoa da. Eskola inklusiboaren ibilbideak erakusten du, eraldaketa guzti hauek oso onak direla guztientzako. Ikasle batzuen beharrei erantzuten ikasi dugunak, balio izan digu ikusteko gainerako guztiontzat ere oso aberasgarria dela.
Aniztasun funtzionalean lortu behar dugu laguntza produktuak, diseinu unibertsala eta kooperazioa, talde kooperatiboak uztartzea. Hori bakarrik ez, gizartea inklusiboa izan behar da, baina gizartea ez bada inklusiboa, batzuk beti egongo dira estigmatuta, eta ez da eskola inklusiborik egongo.

Zein da helmuga?
Ez dago, beti sortuko da zeozer ezberdina… Baina oinarria zera da: guztiok gara ezberdinak baina eskubideetan denok gara berdinak. Lelo horri eutsiz, inklusioaren bidean ondo joango gara.

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin

En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.