es
eu

Erresilientzia komunitarioaren laborategia

Jon Artano

Pedro Arrupe eraikinean da hitzordua. Javeriana unibertsitatearen Bogotako campusa erraldoia da ordea, Kolonbiako handienetakoa, eta ez genukeen esandako lekura iristen asmatuko Maria Stella Rodriguezek bertaraino gidatu izan ez bagintu. Ikasgelan zirkulutan eserita daude ikasleak, iritzi trukean ari dira. Beren jarduna ez eteteko, ahapeka galdetu diogu Rodriguez irakasleari: Hauek erresilientzia ikastera etortzen dira, orduan, zuregana? Irribarrez erantzun digu: “Hori ez dago ikasi beharrik. Erresilientziarako gaitasuna berez daukagu gizakiok, hitz hori sekula entzun ez duten mila giza talderen adibideak topatuko dituzu hemen, Kolonbian, egoera latzenei aurre egin dietenak. Galdetuz gero esango dizute echados pa’lante direla; baina, izatez, erresilienteak dira”.

Ikasle-zirkulu bat aliritzira hautatu eta bertan sartzeko gonbita egin digu irakasleak. Zirkulu horretan juxtu ezker-eskuin, albo banatara, alboan tokatu zaizkigun bi pertsonek emandako lekukotzak dira ondorengoak.

Joan Manuel: «Antzerkigintza izan dute sendagai Bojaya-ko biktimek»

Ezkerrean dut Joan Manuel Sierra. Hogeitabi urte. Literatura eta psikologia ikasketak egiten diardu. “Teoriak ikasteko baino hausnarketarako balio du ikasgai honek. Begiak irekitzeko”. Begirada berri hori bere doktore tesian ari da erabiltzen Sierra. Bojayako sarraskian oinarritu du bere proiektua.

Ikerlari gazteak kontatu digu Bojayako jendeena erresilientzia komunitario adibide eredugarria dela, kanpoko inolako laguntzarik gabe berregin baitute herriko bizia: “Estatuko ordezkariak erasoaren biharamunean azaldu ziren, baina hamalau urtean berriz ez direla agertu salatzen dute bertakoek”.

Joan den urrian egin zen plebiszitu historikoan gobernuak eta FARCek sinatutako bake akordioari ezetz esan zioten kolonbiar gehienek. Bojayarren %95k, aldiz, BAI bozkatu zuen, “eta antzeko emaitzak eman dira gerra sufritu duten lurralde ia denetan; gatazka telebistaz baino ezagutu ez duten hirietako biztanleek bozkatu dute kontra” jarraitu du Sierrak. “Bojayan ez dira nekatzen sarraskiaz hitz egiteaz horrek memoria sortzen duelako, eta argi dutelako oroitzen duen herriak ez duela errepikatuko. Horregatik esaten dute beharrezkoa dela behin eta berriz hitz egitea. Ulertarazi ziguten barkatzea iraganaz minik hartu gabe hitz egin ahal izatea dela. Eta, horretarako, bestearen jarrera ulertzeko ahalegina egin behar dela”.

Sierra doktoregaiak azaldu digunez “Bojayan bizirik geratu zirenek dolua pasatzeko minaz hitz egin behar zutela sentitu zuten. Ez zekiten ordea zein bide hartu eta, bilaketa horretan, naturalki, artea esploratu dute, antzerkia batipat. Beren nahigabea taularatzen dute, baina komedia moduan: mina satirizatu egiten dute. Kanpoko laguntzarik batere gabe antzerki tailerak sortzea atera zitzaien. Hori izan da beren sistema”.

Beren miseriako lohietan aztalka jarraitu zezaketen, ahazturan utzi dituztelako kexu. Baina Bojayan, inoren zain egon gabe, etorkizuna eraikitzen hasi ziren bide propioa asmatuz.

Frank Mocho: «‘bip’ entzun genuen... eta akabo!»

Ezkerrean Francisco  Pedraza, Frank Mocho, dut. 40 urte ditu eta Hizkuntza modernoetan lizentziatura atera nahian ari da. Etorkizunean irakasle izan nahi du eta erresilientzia baliagarri izago zaiolako eman du izena irakasgaian. Horretarako, eta borrokan zauritutako armadako kideei laguntzeko. Francisco ere militarra da eta gurpildun aulkian dago, pertsonen aurkako mina baten eztandak bi hankak kendu zizkion. Horregatik diosku “parte teorikoan asko” ari dela ikasten, baina aurrez “enpirikoki” probatuta dituela klaseetan landutako alderdi asko.

Bere bizitza aldatu zuen gertakariaz hitz egitean, istripu hitza erabiltze du Mochok, propio egiten du: “Atentatu esan nezake, baina estigma zatar hori kendu nahi diot nere errelatoari”. Hauxe da, Mochoren kontakizuna: “FARCek bahituta zeuzkan pertsona batzuk askatzeko operazio bat egiten ari ginen. 2004ko irailaren bian, goizeko zazpietan, aurretik zijoan soldadu batek metal detektagailua pasa zuen, bip bat entzun genuen, eta... Lau gindoazen, batek ezkerreko hanka galdu zuen; besteak ezker eskua eta matrailezurra; hurrenari gorputza zeharkatu zion metrailak eta birika bat eta giltzurun bat galdu zituen; nik une hartantxe galdu nuen hanka bat eta bestea moztu egin behar izan zidaten”.

Aurre-lanik egiten al da ejerzitoan erresilientzia lantzeko? “Ez, eta egin behar litzateke. Karrera militarra aukeratzen duzuenan konsziente zara erail zaitzaketela. Edo zauritu zaitzaketela, baina ez duzu pentsatzen zaurituz geroko bizitzan. Ez gaituzte prestatzen horretarako. Eta premia gorria dago. Minek zauritutako 12.000 lagun bizi dira. Kolonbian putoamoak gara protesiak egiten, badago eta zeinengan probatu”. Errehabilitazio fisikoa eta laguntza psikologikoa ematen zaie, bergizarteratzea ere lantzen da, baina Pedrazaren iritzira: “Azken-azkenean norberare borondatean dago gakoa; norberak nahi behar du aurrera egin”.

Pareak bai
‘Pareen programa’ koordinatzen du Mochok. Borrokaldietan min hartutako soldaduei laguntza psikologikoa emateko Kolonbiako armadak martxan duen ekimena da pareen programa. Kirol jarduerek inspiratutako metodoa da, eta orain arte probatu dituztenen artean eraginkorrena da, Frank Mochok dioenez, “barneko zauriak, arimakoak, orbaintzen laguntzeko”. Gerran elbarri geratu eta kirolean hasteko urratsa egiten zuten militarrek, bide berean lehenago abiatutako kide beteranoen laguntza izan ohi zuen. “Beste soldadu elbarrituak izaten zituzten entrenamenduetan kideak eta hor konfidantza berehala lortzen da. Dolua, beldurrak, kezkak... Kide bati askoz errazago konfesatuko diozu istripuaz geroztik ez dut larrurik jo... hain zuzen, parean duena hortik pasatakoa delako seguruenera. Horregatik, pixkanaka, zauritu eta errekuperatutako soldaduak laguntza psikologikoan trebatzeko hautua egin zen, kanpotik zetotzen profesionalak ordezkatzeko. Izan ere, profesionala denik eta onena izanda ere soldaduak pentsatu dezake: Zer ote daki honek nik sentitzen dudanaz?”

Talaiako gogoeta
Bogotako etxe orratz bateko puntan, bistarik ederrenei begira, erreportaje hau egiten jasotakoak Kolonbian ia mende erdi darama euskaldun batekin konpartitu ditu kazetari honek. Jon Landaburu Kolonbia ondoen ezagutzen duen euskalduna izango da, agian; Kolonbiako hizkuntzetan espezialista handiena bera da, seguru. Jatorrizko herrien hitz egiteko era ikertuz herri horien izaera ere ikasi du. "Gizakia zer den ikusteko aparteko laborategia duzu Kolonbia" esan ohi du Landaburuk. Bada, geurekiko, erresilientzia komunitarioa zer den ulertzeko ere laborategi erraldoia da Kolonbia. 1,141,748 km²-ko laborategia.

Artículos Periodísticos

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez

Ainara Arregi

La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.

Opinión

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

En el corazón de Euskadi, el voluntariado se erige como un pilar fundamental para el bienestar de la sociedad

Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin

En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.