Saioa Baleztena
Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako ‘Handia’ filmean Joaquin gorpuzteagatik aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen Eneko Sagardoyek (Durango, 1994), langabezia kobratzen ari zela. Kamerak eta klaketak alde batera utzi eta GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu gizarte gaiez mintzatzera.
Nola ikusten dituzu Euskal Erkidegoko Gizarte Zerbitzuak?
Batzuk baino ez ditut ezagutu hurbiletik. Uste dut ongizate integral baterako hil ala biziko zerbitzuak direla. Izan ditudan esperientziak onak izan dira…
Baduzu erabiltzaileren bat familian edo lagunen artean?
Nire aitak ezgaitasun fisikoa dauka eta burokrazia ikaragarria den arren, babestuta sentitu izan gara. Dena den, kasu bakoitza desberdina dela ere badakit. Izandako lan bizitzak eragin handia du, geldituko zaizun pentsioa definitzerako orduan…
Bakardadea omen da XXI. mendeku epidemia. Sekula sentitu izan zara bakarrik?
Zorionekoa sentitzen naiz, lagunartean, familian edo lanean beti izan dudalako norbait alboan. Dena den, jendez inguratuta egon arren bakarrik ere sentitu izan naiz eta ez da batere ondo pasatzen. Isolamenduak errealitatea asko desitxuratzera eraman zaitzake...
Aktore berri onenaren Goya irabazi duzu langabezia kobratzen ari zinela. Zein da kulturak gurean duen arazorik erraldoiena?
Funtsean, esango nuke, galtzen ari garela komunitate gisa bizi, lan egin edo sortzeko ohitura. Kontzientzia falta apur bat sumatzen dut, onura kolektiborako egin ditzakegun hausnarketei dagokienez. Ez gara entzuten.
Nahikoa inbertitzen da kulturan?
Beti daude gabeziak. Dena den, lan eta lan ibili naiz eta hori proiektu handiak aurrera ateratzeko egin den inbertsioari esker da neurri batean. Baina, aktoreon gehiengoa ezin da ofiziora dedikatuz bizi.
Herritarrek zein paper dute honetan?
Kontzientziazio lana ezinbestekoa da. Aktoreok lana oso modu prekarioan, askotan, egin behar dugulako eta diru-laguntza falta sumatzen dugulako kexatzen garen bitartean, publikoa kexatzen da sarreren neurriez eta uste gu kristoren pare bizi garela. Orokortzen ari naiz, baina bada zerbait eztabaidatu beharrekoa…
Nolakoa litzateke zure ustez, gizarte hobe, justu eta parekatuago bat lortzeko pelikularen gidoia?
Talde baztertuetako gidoilariek idatzi beharko lukete hari nagusia.
Zeinek zuzenduko luke pelikula?
Zapaldua sentitu izan den norbaitek, eta minetik urruti, askatasunetik eta maitasunetik idatzi beharko luke.
Eta nolakoa izan beharko luke aktore taldeak?
Inoiz baino anitzagoa, zentzu guztietan. Hizkuntza, sexu, erlijio, identitate eta gainerakoei begiratuta.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.